Finantza merkatuen “irribarrea”

Finantza merkatuek, hau da, kapitalismo basatiak, “irribarre” egiten dute beraien morroiak eta Europako gobernuak hartzen ari diren norabidearen aurrean, batez ere zorpetuen dauden estatuek hartutako norabidearekin. Horien artean Espainiako eta Frantziako estatuak daude. Merkatu horiek irribarre egiten dute, gobernuei defizit publiko eta subiranoarengatik inposatu zizkieten “etxeko lanak” modu atzeraezinean betetzen ari direlako. Apenas dagoen diferentziarik gobernuek, izan eskuindar edo izan sozialdemokrata, “merkatu” horiek asetzeko hartutako neurrien artean. Hor dago soldata publikoak izoztea, baita pentsioak izoztea ere 2011. urtean; hor dago joan den astean Espainiako senatuan onartutako lan erreforma, kaleratzeko erraztasun handiagoa ekarriko duena eta kaleratze horiek merkatuko dituena; hor dago BEZaren igoera... Hor daude Espainiako eta Frantziako estatuetan jubilazioaren inguruko eztabaidak, erretreta hartzea atzeratu eta merkatzeko; zain daude zergen igoera eta PFEZaren erreforma...
Oraindik langileen, gizartearen eta herritarren kontrako neurri gehiago hartzeke daude, baina pixkanaka inposatuko dituzte eta ahulenen bizkar gainean jarri. “Merkatu” horiek, irribarrez segitzen dute, badakitelako gobernuek bere egingo dituztela, lehen egin bezala, inposatutako “etxeko lanak”. Ez da harritzekoa “Espainia merkatuek gaztigatutako herrialdeetatik aldendu” izana, zeren eta “inbertitzaileen arabera, Gobernuaren doikuntza plan gogorraren ondoren puntuak irabazi ditu”. Langile klaseak eta herri sektoreek, duintasunagatik bederen, egoera horri aurre egin beharko liokete, nahiz eta, tamalez, ez den nahikoa izango kapitalismo basatiak bere neurriak inposatzen jarraitu ez dezan. Ase ezinik, “irribarrez” jarraituko dute.

Azkenak
Materialismo histerikoa
Isilean


Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


ANALISIA
Umeak, poliziak, mikrobihotzekoak

Lehenbiziko mikrobihotzekoa: euskarazko udal jarduera bat, bizpahiru urteko dozena bat haur jolasean parkean, gurasoak inguruan, haurretako bat hurbildu zait ondora, zast!, arnasa moztu dit eskutxoan daraman eskumuturrekoak: Ertzaintza. Blue Lives Matter (“Polizien... [+]


Eguneraketa berriak daude