Alexander Selkirk, benetako Robinson

Juan Fernandez uhartea (egun Txileko lurraldea). Alexander Selkirk eskoziarrak 52 hilabete eman zituen bakar-bakarrik Ozeano Bareko irlan.
Juan Fernandez uhartea (egun Txileko lurraldea). Alexander Selkirk eskoziarrak 52 hilabete eman zituen bakar-bakarrik Ozeano Bareko irlan.www.thelocal.de
Hornos lurmuturra, 1704. Alexander Selkirk marinel eskoziarra Cinque Ports galera ingelesean ari zen lanean. Tripulazioko kide gehienak gaixorik zeuden, janaririk ez zuten ia, eta pipia kroskoa jaten ari zen. Horrenbestez, Juan Fernandez uharte haizetsuan lurreratzea erabaki zuten, atseden hartzeko eta jakiak biltzeko. Selkirkek ontzia uzteko eta, laguntza iritsi bitartean, irlan geratzeko proposamena egin zuen. Kapitainak ezetz esan zuen eta eztabaida hain gogorra izan zen ezen galera berriro abiatu zenean eskoziarra atzean uztea erabaki baitzuten.

Ihes egitea ezinezkoa zen. Gertuen zeuden gizakiak 600 miliatara zeuden eta, tartean, Ozeano Bareko ur ez hain bareak. Selkirkek ur geza eta janaria aurkitu zituen: fokei eta ahuntzei esker proteinak lortzen zituen eta aranei esker, bitaminak. Piztiak, bereziki arratoi gogaikarriak, etsai izan zituen hasieran. Baina zenbait katu etxekotuta arratoiak urruntzea lortu zuen eta ahuntzak, elikagai izateaz gain, kantuan eta dantzan lagun izan omen zituen.

Irlan bakarrik geratu eta handik 52 hilabetera, Duke ontzi ingelesa, Woodes Rogers kapitaina buru, Juan Fernandez artxipelagora iritsi zen, piratak jazartzen ari zela. Lurreratzeko bidean zirela, marinelak zur eta lur geratu ziren ahuntz-larruz jantzitako gizakia saltoka eta zuzia eskuetan astintzen ikusi zutenean. 1709ko maiatzaren 2an, azkenean, Alexander Selkirkek lau urtez kartzela izan zuen uhartetik bizirik irtetea lortu zuen. 

Oraindik urte batzuk eman behar izan zituen itsasoan, 1717an etxera, Eskoziara, itzuli arte. Marinelak uhartetik ihes egitea lortu arren, uharteak ez zion sekula ihes egin; ez zen sekula zibilizaziora berregokitu. Hala, sarri etxe inguruko muino bateko kobazulora alde egiten zuen, hainbeste gorroto izan zuen bakardadearen bila.

1721an hil zen, Daniel Defoek beraren bizipenetan oinarritutako Robinson Crusoe argitaratu eta bi urtera. Lau urteko lazeria Selkirkek jasan behar izan zuen, baina loria Rusoe fikziozko bikiarentzat izan zen.

Azkenak
Ukrainaren “lurralde batasuna” lehenetsi behar dela esan dute nazioarteko goi bileran, adostasunik gabe

Bakearen goi bilera deiturikoan, Suitzako Bürgenstock hirian, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik hitzordua baliatu du presio diplomatikoa egiteko Errusiari eta fokua, atzera ere, Israel-Palestinatik Europako ekialdera eramateko.


2024-06-17 | ARGIA
Koldobika Jauregi eskultorea zendu da, 64 urterekin

Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]


Larrahe jainko baskoiari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben
I. mendeko harrizko pieza bat da, eta Baskoieraren idatzizko beste lekukotasun bat. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.

Eguneraketa berriak daude