"PPren ‘decretazo’aren kontrako unanimitate hau historikoa da"

  • Urtebete baino gutxiago behar izan du PPk, behin Xuntan boterea berreskuratuta, hizkuntzaren alde Galizian inoiz izan den protesta-olde handiena eragiteko. A Mesa pola Normalización Lingüística elkarteak gidatu zituen protesta horren lehen urratsak, eta aldi berean Queremos Galego plataformaren hazia erein zuen. Carlos Callón A Mesako presidente   eta plataformako bozeramaleetako batekin hitz egin dugu.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtebetean, lau manifestazio oso jendetsu Santiagoko karriketan. Hain bortitzak izan dira PPren gobernuak galizieraren kontra hartutako neurriak?


Bai, batez ere bi: Funtzio Publikoaren Legearen aldaketa, eta irakaskuntzan hizkuntzaren erabilera arautzeko oinarriak, guk decretazo esaten dioguna. Horrez gain, neurri txikiagoak izan dira. Esaterako, itzulpengintzarako diru-laguntzak etetea, galiziera hizkuntza toxikoa balitz bezala. Zorionez, jendartearen presioari esker bertan behera utzi dute hanka eta bururik gabeko neurri hori. Iraun duen bitartean, galiziera izan da Espainiako Estatuan itzulpengintzarako laguntza publikorik eduki ez duen hizkuntza bakarra.

Funtzio Publikoaren Legea eta decretazoa aipatu dituzu...


Gobernu honek hartutako lehenengo neurria Funtzio Publikoaren Legea aldatzea izan zen. Ondorioz, galizieraz jakitea ez da honezkero  funtzionario lanpostua eskuratzeko baldintza. Oro har, boterea hartu bezain laster, eta lehenago ere, gure hizkuntzarekiko oso diskurtso oldarkorra erabili zuen PPk. Horregatik, A Mesa pola Normalización Lingüísticak manifestazio deialdia egin zuen maiatzaren 17rako, eta handik gutxira Queremos Galego plataforma sortu zen. 600 eragile bildu gara oraingoz, pentsamolde guztietakoak, eta ez hizkuntzaren alorrekoak bakarrik. 

Kontsentsu handi horrek, zer ardatz dauka, zer eskatzen duzue?


Hasteko, Autonomia Estatutuaren 5. artikulua bete dadila, hau da, botere publikoak galiziera sustatu dezala, Galiziako berezko hizkuntza den heinean. Hortik aurrera, gure aldarrikapenek legediarekin egiten dute bat: Hizkuntz Normalizazio Legea, 1983koa, eta Galiziera Normalizatzeko Plan Orokorra, 2004koa, biak aho batez onartutakoak. Eta biak PP gobernuan zela.

Ematen du PPren galizierarekiko politika askoz erasokorragoa dela Manuel Fragaren garaian baino.


Fragaren politika pax linguistikoa zen, galiziera pixkana-pixkana ahulduz joan zedila, baina zalaparta handirik gabe. Fragak, frankismo garaian, isunak ipini zizkien zenbait egunkariri galiziera erabiltzearren, eta gero, behin Xuntako presidentea izanda, diputatuei gogorarazten zien Galiziako Parlamentuan galizieraz egiten dela. Oraingo agintariei, berriz, itxurak ere ez die axola. Alberto Nuñez Feijook, Xuntako gaur egungo presidenteak, pentsatzen zuen inor ez zela mugituko hizkuntzagatik, eta ezusteko galanta hartu du, mobilizazioa erabatekoa izan da eta. Esan dezatela gero, galiziarrok ez garela mugitzen geure nortasun ikurren alde! Honek guztiak analisi berria egitera behartu du PP, ikusten ari direlako galizieraren aurkako politika egiteak kalte egiten diela. Eta gainera, beraiek espero ez zuten zerbait gertatu da: galiziera sekula erabiltzen ez duten sektoreak ere atera direla kalera.

Zer diote PPren oinarrizko kideek galiziera nagusi den eskualdeetan?


Bada erreakziorik. PP buru den udal batean aho batez onartu da decretazoaren aurkako mozioa, eta beste batean, euren zinegotziak abstenitu egin dira. Decretazoa ez dago inola ere defendatzerik eta... Uneon, PPz gain, alde dauden bakarrak dira ikastetxe kontzertatu sare bat, eta ikastetxe kontzertatuetako guraso federazioa, PPrekiko lotura zuzena daukana. Gainerako elkarte, erakunde, alderdi... guztiak aurka daude. Unanimitate hau historikoa da.

Zer dakar, bada, decretazoak?


80ko hamarkadan adostu zen Galiziako hezkuntzan, Euskadin eta Katalunian ez bezala, ez zela hizkuntzaren araberako talderik egingo. Horren ordez, irakaskuntzan galegoak gutxieneko portzentaje bat eduki zezala erabaki zen –gehienekoa ez zen zehaztu–, eta portzentaje hori apurka handituz joan zedila, normalizazio prozesuak aurrera egin ahala. Abiapuntua %25a izan zen, eta gero %33ra igo zen, Fragarekin betiere...

... eta hori bete egiten zen?


Inoiz ez, baina behintzat legedian jasota zegoen. Kontua da aurreko legegintzaldian PSOE-BNG gobernuak %50eko gutxieneko portzentajea ezarri zuela dekretuz –hori da oraindik indarrean dagoena–, PPrekin adostuta. Baina PPk atzera egin zuen, hainbat presio jasan ostean, eta esan zuen %50a ezartzea galiziera inposatzea zela eta hauteskundeak irabaziz gero bertan behera utziko zuela dekretua. Hala egin du: Hezkuntza Sistema Publikoan Eleaniztasuna Lortzeko Oinarriak aurkeztu ditu, decretazoa alegia. Oso eleaniztasun bitxia da haiena, berezko hizkuntzaren presentzia gutxituz baitoa. 

%50eko portzentajea gutxituko dutela esan nahi duzu?


Izan ere, gutxienekoa beharrean, gehienezko portzentajea ezarri nahi dute: %33. Beste heren bat gaztelaniarentzat, eta bestea ingelesarentzat. Ikastetxe bakoitzean familiek hautatuko dute zer ikasgai ematen den hizkuntza bakoitzean. Eta Haur Hezkuntzan, gurasoen bozketaz erabakiko da zein hizkuntza erabiliko den geletan, gaztelania ala galiziera. Horrek eragin dezake ume askok, hirietan batez ere, galizierarekin inolako harremanik ez edukitzea 6 urte bete arte. Decretazoak abortu bat eragingo du, ikastetxe gehienetan oraindik aplikatu gabe zegoen arau bat hilko baitu.

Hortaz, Galiziako irakaskuntza publikoan ez dago %100ean galiziera erabiltzen duen ikastetxerik?


Izan badira, baina oso portzentaje txikia da. Europar Kontseiluak aipatutako datua da Galiziako umeen %1  dabilela murgiltze-ereduetan.
Transmisioa, gainbehera bizian
Galiziako azken mapa soziolinguistikoa egin zutenean, 2004an, galegoa biztanleen %20aren ama hizkuntza zen. 1992an, %60arena. Datua ezin da bere horretan interpretatu, 2004ko mapa egin zutenean ez baitzituzten kontuan hartu 54 urtetik gorakoak. Baina hain zuzen horregatik, %40ko aldeak ongi adierazten du belaunaldi gazteengan galizierak duen atzerakada. Transmisioaren etena Espainiako Estatuko gainerako hizkuntza gutxituena baino askoz larriagoa da, Carlos Callónen berbetan. “Landa-eremuan galera ez da hain azkarra, baina hirietan hizkuntza amildegian behera doa”.

Erabileraren bilakabidea ez da askoz hobea. 2004an, %39k erabiltzen zuen galiziera nagusiki ohiko jardunean. 1992an %61ekoa zen portzentaje hori. Kontuan eduki behar da ia Galiziako biztanle guztiek ulertzen dutela galegoa eta, ama hizkuntza ez izan arren, portzentaje handi bat dela hitz egiteko gai: hamarretik bederatzi, datu ofizialen arabera. Dezente gutxiago, Callónen ustez. Asko betiere. 

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude