Lagun antzeztua

  • Azkenaldian Joseba Sarrionandiaren testuek hainbat proiekturen eskutik ezagutu dute oholtza eta herriz herriko publikoa. Poesia taularatu da batik bat, baina baita narraziogintzako testuak ere. Zer dute Joseba Sarrionandiaren lanek antzerkirako baliagarriak izateko?
Joseba Sarrionandia
Joseba SarrionandiaArgia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ez litzateke urrunera jo behar erantzuna topatzeko: hasteko eta behin kalitate literarioa, eta harekin batera belaunaldiz belaunaldi irakurria izatera eraman duen komunikatzeko gaitasuna. Zerrenda luzea osatu behar genuke Sarrionandiaren poemak musikatu dituzten bakarlari eta taldeak zenbatzeko, eta azkenaldian antzokietako ikuslegoa ere liluratu dute haren berbek.

Zabaldu berri dugun urte honetan beteko dira hogeita bost Joseba Sarrionandiak ihes egin zuenetik. Memoria kolektiboan iltzaturik gelditu den gertaerak luzez elikatu du haren izenaren itzala. Sarrionandia bere bide propioa aukeratuta bilakatu da irakurleon memoriaren maparen parte, horregatik itzultzen gara irakurleok, entzuleok, ikusleok behin eta berriz haren testuetara, guk ere nolabaiteko aukera eginez, gurea izan daitekeen haren bidean.

Bestetik, Joseba Sarrionandia ote da egungo euskal egilerik taularatuena? Arte eszenikoen munduan ez da beti erraza izaten egon badauden testuen berri izatea, eta teatro idazleak gutxitan izaten dira talde bateko kide. Egun idazten diren antzerkiak bat egiten dute teatrogileen kezkekin? Eta publikoarenekin? Poesiak testu gisa izan dezakeen irudien jarioak eta malgutasun estetikoak zerikusia izan dezakete agian ikuskizunen gidoiak poemekin osatzeko aukerarekin.

Laborategiko esperientzia

Gaitzerdi taldeko Borja Ruizek hainbat esperientzia izan ditu berriki Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarrituta. Batetik Han izanik hona naiz izeneko antzezlana landu du Apurka taldearekin, eta bestetik Euria esan eta euria erortzea izenekoa Kabia laborategiarekin. Orain bi urte eta erdi sortu zenetik lanerako ildo ugari azaleratu dira Kabian: ahots-kantua, teatro-testua, clowna… horiez gain irudi poetikoari garrantzi handia eman diote beti. Taldekideen joera estetikoak arakatuz topatu zuten kontatu nahi zuten istorioa: patio bat izango zen espazio dramatikoa. Ruizek oroitzen duenez galdera bat planteatu zuten: “‘Patio arrunt batetik egunero pasatzen diren pertsonaia grisei haurtzaroko begiak janzten badizkiegu, nola begiratuko diote bizitzari?’. Momentu horretan Sarrionandiaren imaginarioa agertu zitzaigun. Sarriren obra osoa irakurri eta bere hainbat testu kontatu nahi genuen; istoriora oso ondo egokitzen zirela konturatu ginen”. Ruizen esanetan jasotako irudietatik eraiki zituzten proposamen estetikoak. “Adibidez Hil egin da organista poematik leihoak pertsonaia bihurtzeko ideia atera genuen”. Itzalarekin solasean eta Bere itzalaren kidea testuetatik bi pertsonaia sortu zituzten. “Alde batetik, ikuskizunaren ildoa eramango zuena, Sar izenekoa, Sarriren nolabaiteko alter ego eszenikoa. Bestetik, haren itzala, beltzez jantzitako pertsonaia”. Badaude beste testu batzuk, patioaren biztanleen bakardadea eta inkomunikazioa jorratzen dituztenak, Bakardadea ipuin laburra, Denboraren fabrikazioa testua edo Dena berdin poema adibidez.

Ikuskizunari titulua eman dion testua ere badago, hainbat pertsonaiak euren haurtzaroa gogoratzen duten unean. “Egoera horretan, batek galdetzen dio besteari ‘Zoriona, ba al dakizu zer den hori? Euria esan eta euria erortzea’. Patioko biztanleek euren haurtzaroa gogora ekartzen dutenean, orduan bakarrik dute komunikazio zuzena”. Zerrenda luzea da, Lagun izoztua liburutik, kasu, istorioa baino metafora hartu dute, eta Hitzen ondoeza liburutik Gosearen mendekua eta Zigarro kearen teoria. Ruizek argi du zein den Sarrionandiaren literaturak beren antzerkiari egin dion ekarpena: “Batetik, komunikazio sinplea eta zuzena, gogoeta sakonak gordetzen dituena; bestetik, absurdoaren eta surrealismoaren kutsu existentzialista, harrigarria eta batzuetan dibertigarria dena”. Ikuskizuna gaztelaniaz eta euskaraz estreinatzeko asmoa dute.

Sarri dantzatuz

Kukai taldeak, Tanttakarekin egin duen ibilbidean nolabaiteko heldutasuna suposatu duen formatu handiko hirugarren lana prestatzerakoan egin du topo Sarrionandiarekin. Hasieran hainbat egileren poesiarekin lan egiteko asmoa bazuten ere, Sarrionandiaren testuek hainbesteko pisua hartu zuten, arreta osoa eskaintzea erabaki zutela, ikuskizuna Hnuy illa nyha majah yahoo liburuaren lehenengo bi hitzekin izendatuz. 2009an saio ugari egin dute, eta Jon Maya Kukaiko dantzari eta koreografoak dioenez Sarriren poesiek badute publikoarekiko gertutasuna sortzeko ahalmena. “Aurtengo esperientzia eta gero esan dezakegu hori ematen dela bai Euskal Herrian, baita kanpoan ere. Hemen Sarri eta bere poesia oso ezagunak dira, eta erabiltzen dugun dantza estiloarekin lagunduta bat egiten du jendearekin. Hego Amerikan edo Espainian egon garen lekuetan ordea, ez da ezaguna, kasu askotan lehenengo erreferentzia jaso dute ikuskizuna edo esku programaren bidez, baina ikusten da poemak haiengana ere iristen direla”.

Emanaldi asko eskaini duen beste ikuskizuna da Le Petit Théâtre de Pain ekoiztutako Aulki hutsa, oraindik Ondarroako, Durangoko eta Aulestiko plazak ezagutzear dituen lana. Ander Lipusek zuzendurik, eta Manex Fuchs eta Battitt Elizalde jokoan direlarik, tankera guztietako espazioetan taularatzeko pentsatua da, izan gaztetxeak ala antzokiak, jendearekiko gertutasunari sekula uko egin gabe. Fuchsen pertsonaiaren bakarrizketan txertatu dituzte poemak, estetika propio baten barruan. “Sarrionandiaren hainbat liburutatik ebatsi eta torturatutako testuekin eginiko ekintza drama” da antzezlana, Fuchsen esanetan. “Lan bizia da, ez dugu sekulan bukatzen Aulki hutsaren sorkuntza. Aldi oro gauza txikiak mugitzen dira, poesia horrek hori permititzen baitu, askatasuna ematen baitu gaia edo materiala edo haragia beste manera batez erraiteko”. Pertsonaia nagusiak energia handiz bilduko ditu poemak bere jokoan, eta umorez zein amorruz emango ditu bere kezka politiko funtsezkoen islak. “Harrera izugarri beroa dugu beti, jendeak bai poetari bai poesia horri dion atxikimenduaren seinale. Bestalde guk eginiko dramaturgia horretan hemengo egoera aipatzen denez, publikoak bere baitan ikusi behar ditu berriz gauzak, bere lekutik, bere aulkitik”.

Ez dira zerrendako bakarrak. Berriki estreinatu du Le Théâtre du Versant konpainiak Diaspora bidaian, batez ere Bernardo Atxagaren Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian eta Sarrionandiaren Lagun izoztua liburuetan oinarrituta. Izan ziren gehiago lehen ere, eta agian izango dira berriak. Aurten leku askotan gogoratuko dute Sarrionandiak ihes egin zueneko eguna, haren literaturara behin eta berriz gerturatzeko aitzakia aparta. Literatura Eskolan ere Iñigo Aranbarriren eskutik Sarrionandiaren saiakera sakonki aztertu ostean haren narraziogintzari helduko diote martxoaren 27an Durangoko liburutegian Xabier Mendigurenen eskutik. Joseba Sarrionandiaren liburuek zabaldu duten komunikazioa paperezkoa den arren ez da paperera mugatzen.
Poetikaren dramaturgia eta dramaturgiaren poetika
Teatroaren kontzepzioa XX. mendeko abangoardien haritik aldatzen hasi zelarik, poetika eta dramaturgia ezberdinen arteko harremanen loturak topa litezke han-hemenka. Antton Lukuk esan zuen behin gero eta urrunago ikusten duela bere burua teatro-testuaren kontzeptutik, eta gertuago jaso duela hitzarena baino poetikaren eragina, joko sinbolikoarena. Borja Ruizek ere ikusten du hor gogoeta-gaia: “Teatroaren lengoaia garaikideak badauka joera ildo narratiboak apurtzeko (hasiera, korapiloa eta bukaera estruktura apurtzeko) eta narrazioen mixturak jorratzeko, egoera baten ikuspuntu ezberdinak planteatzeko. Geure kasuan hola da: istorio narratibo bat baino, egoera poetiko bat (esanahi anitzak dituena) hartzen dugu eta berau, hitzaren bitartez, irudiaren bitartez eta soinuaren bitartez jorratzen dugu. Horrekin idazkera klasikoarekin konparatuta bestelako erritmoa sortzen da. Geure sorkuntzen erritmoak lotura handiagoa du poesiak daukan erritmoarekin antzerki obra edo eleberrienarekin baino”.

Dantzari dagokionez gorputza metaforak eta irudiak sortzeko askeagoa denez, poetikak izan lezake zer esanik. “Poesiak gauzak esan bai, baina nik uste dut askotan sujeritu egiten dituela, eta hori dantzara eramatea polita izateaz gain, agian bada bide bat ere”, Jon Mayaren esanetan. “Dantza nolako diziplina den kontuan hartuta, nik uste aukera ematen duela poesiaren irakurketa bat egiteko eta gauzak sujeritzeko eta sentiarazteko beste lengoaia baten bitartez”. Apika, ideia berrien gabeziatik letorkeen diziplinen arteko nahasketatik harago doan bidea izan liteke, garai berrietako oholtzek bilatzen duten lengoaia eta bide berrien adierazlea.

Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude