Hazitako taldea eta sastre onenekin borobildutako kantak

  • Bide Ertzean ::Leidor Sessions

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::74´22´´

    prezioa ::16.95€

Pop-rockaren eremuan Euskal Herrian hoberen igeri egiten dakien taldeak zuzeneko lana grabatu zuen jaioterrian, Tolosan, Leidor antzokian. Taldearen gidariek beti egin duten moduan oso dotorea da emaitza: dotorea abestietan, kantu horiek denborarekin eta ezagutzarekin hartutako kolore pintzeladatan, aurkezpenean eta baita attrezzoan ere. Fran Iturbe eta Joserra Senperena sastreek jantzi ederrak jarri dizkiete mimoz egindako kantuei eta hazi eta hezi egin den Imanolen ahotsak tonalitate gehiago eman dizkie. Euren ibilbideko perlak berreskuratu eta aberastu egin dituzte; baita Graffiti kantu ineditoa batu ere. Mugak hautsita, Euskal Herriko, Britainia Handiko eta AEBetako doinuak barneratuta dituzte. Hamasei kantu CDan; eta hamabost pieza eta taldearen gaineko elkarrizketa interesgarri sorta DVDan.
Joni Ubeda
Gitarra akustikoarekin kanta batzuk prestatzean, ez genuen buruan pop-a egingo genuenik

Horren alde hainbeste borrokatu ostean, gustura zaudete pop-aren aterkipean? Ez zaizue txikiegi gelditu?


Musikari askori nahi gabe askotan halako aterkiak jartzen dizkigute. Guk behin baino gehiagotan esan dugu estiloak baino kantak ditugula gustoso, ez gara estilo bakarrekoak. Eta, gure ibilbidean, joera desberdinagoak landu izan ditugu: rock gordinagoa, brit-pop kutsua, amerikarragoa... Aterki zabala beharko genuke. Poparen aldeko borroka kontzientea egin dugun? Ekimen berrietarako intuizioaz jokatu dugula esango nuke. Deabruak Teilatuetan eten eta gitarra akustikoarekin kanta batzuk prestatu genituenean, ez genuen buruan popa egingo genuenik.

Duela hamar urte Bide Ertzean sortzerakoan espero zenuten halako ibilbidea izatea?


Inola ere ez. Deabruak eten ostean, musika utzi ezin genuenez, honekin hasi ginen. Eta, berez, idazle eta poetekin izandako hartu-emanei esker hasi zen. Inoiz kontzerturik egin gabe, Gaztelupeko Xarrak diskoa egiteko eskaintza egin zigun eta txundituta utzi gintuen. Hala, proba moduan maxi bat egitea erabaki genuen. Imanol anaiak ez zuen bere burua frontman gisa ikusten, baina harrera ona izan genuen. Hala, diskoz disko egin dugu bidea. Fran Iturberi gitarra bat erosi behar genion, eta azkenean gitarra erosi ez eta taldera sartu zen; Senperena batu zitzaigun…

Nolakoa izan zen Leidorreko kontzertua?


Zuzeneko bat egitea erronka handia zen guretzat, baina gure ibilbideko kantak gaur egungo erara interpretatu nahi genituen. Erantzukizun handia genuen, nahiz eta lan handia eginda eraman. Grabatuko genuela bazekiten 700 lagunen aurrean aritzea zirraragarria da, baita arriskutsua ere. Eta jendearen jakin-mina ikaragarria izan zen. Emaitza gogoangarria izan zela uste dut, bai guretzat eta bai entzule guztientzat ere.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude