Errotu da euskara Kutxan

  • Hizkuntza plangintza garatzeko teknikaria kontratatuko du aste honetan bertan Gipuzkoa Donostia Kutxak. Ez da ohiko kontratazioa. Lanpostu berriak esan nahi du lehen aldiz dela abian hizkuntza plangintza, alegia, hizkuntza normalizazioa sistematizatzeko bitartekoa.
Kutxa
Kutxak bezeroei galdetu zien ea hipoteka norekin negoziatuko luketen: Euriborra gehi 0,40 ematen zuen banketxearekin ala Euriborra gehi 0,50 eta zerbitzua euskaraz eskaintzen zuenarekin. %23ak bigarrena aukeratu zuen.Kutxa
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Teknikari berria lanean hasi bitartean Mikel Irizar da lan horien arduradun. 2007 hasieran sortu zen Hizkuntza Plangintzarako Departamentuko burua da Irizar. Berak azaldu digu nola ari den antolatzen Kutxa hizkuntzen kudeaketa. Azalpen ugari eman ondoren hala esan digu: “2007an sortu zen Hizkuntza Plangintzarako Departamentua, lehen aldiz plangintza egin da eta teknikaria kontratatu lan horretarako. Datozen bi-hiru urteak oparoak izan beharko lukete Kutxarentzat”.

Badirudi euskara enpresan txertatze-lanetan hasiberria dela Kutxa. Begi-bistakoa da ez dela horrela. Kontua da Kutxan gaztelaniak hartutako tokia euskarak (ere) berreskuratzeko plan sistematikorik ez dela izan. Urte luzeetan gora-beherak izan ditu hizkuntza kudeaketak, batzuetan bultzada gehiagoz eta besteetan gutxiagoz. Horregatik dio Irizarrek Kutxak garai berezia bizi duela, hizkuntza kudeaketa enpresako lan ildo bilakatu delako.

Lau ardatz

Lau adar ditu euskararen normalizaziorako egitasmoak. Bata, Hizkuntza Plangintza onartu eta abian jartzea. Kutxak izan duen lehen plangintza da eta 2008-2010 urte artean garatuko da. Bestea, gizartearekiko hurbiltasuna adieraztea, hau da, euskararen normalizazioan konpromiso publikoa agerian uztea. Hirugarren ardatzak dio baliabideak jarri behar direla eleanitza den enpresa kudeatzeko. Laugarren ardatza hizkuntzen kudeaketa enpresan txertatzea da. Hots, enpresei sinetsarazi behar zaie hizkuntza kudeaketa onak era bateko edo besteko etekina emango diola enpresari. Euskararen normalizazioa ez da gauzatuko “euskara gure kulturaren eta nortasunaren zati da” moduko diskurtsoarekin.

Irizarren ustez, azken urteotako lanak izan du emaitzarik. Kutxan bertan noski, eta baita kanpoan ere. Egindako lana aitortu diotela sentitu dute. Batetik eta bestetik deitu diete hitzaldiak eskaintzeko, Kutxaren esperientzia kontatzeko. Saria ere jaso dute, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ematen duen Ukan saria. Erakunde beraren eskutik lortu dute baita ere Zilarrezko Bikain ziurtagiria.

Idatzizkoan ondo, ahozkoan pattalago

Kutxan, idatzizkoak euskaratuak dituzte, ia dena behintzat, bai barne komunikaziorako eta baita kanporako ere. Lana ahozkoan dute. Azken sei-zazpi urtean langile andanak erretiroa hartu du eta urte horietan 500 inguru kontratazio egin dituzte. Hizkuntza eskakizunak zorrotz bete dituztela dio Irizarrek eta gaineratu du gazteak direla asko, euskara badakitenak. Euskara ezer ere ez dakienik ez dago, eta beraz, ikasketa prozesuan aurrera azkarrago egiteko moduan daude. Jakiteaz gain hitz egitea komeni ordea, eta lankide guztiek elkar ezagutzen ez dutenez, lehen hitza gaztelaniaz egite hori ohikoa da, Kutxan bezala edonon. Identifikazio mapa osatzekotan dira, langileek jakin dezaten euren artean euskaraz norekin egin dezaketen. Irizarrek hala dio: “Langileen hizkuntza jarrera aldatzeko hobe gauza errazetatik hasi, bestela azkarrago galtzen dute ilusioa”. Erraztasunak emate horretan hizkuntza simetria aipatu digu Irizarrek, HPSk azkenaldian modan jarri duen entzule pasiboen gaia. Kutxan ere ildo hori jorratu nahi dute. Hau da, langile helduenek jada ez dute euskara hitz egiteko moduan ikasteko indarrik –gogorik edo dena delakorik–, baina barne inkestetan dezentek adierazi du ulermena lantzeko prest egongo litzatekeela. Hori pauso polita litzatekeela uste du Irizarrek; gazteek badakite euskaraz eta erretirotik gertuen dabiltzan gaztelania hiztunek ez liekete gazteen jardunari oztoporik jarriko.

Nola sinestarazi enpresari etekina aterako diola euskarari

Enpresak ez ditugula konbentzituko euskara gure kulturaren, nortasunaren zati dela aldarrikatuz, horrela beti segiko du euskarak periferia izaten enpresan. Iritzi horretakoa da Irizar, eta hizkuntzen diskurtsoa enpresan txertatzeaz berriketan dezente luzatu gara, Kutxari zein beste edozein enpresari balio diolakoan hausnarketak. Enpresari, enpresariari, zuzendaritzari... Dena delakoari sinetsarazi behar zaio hizkuntzen kudeaketak –gure kasuan bereziki euskara txertatzeak– emaitzaren bat emango diola enpresari, etekinen bat aterako diola. Enpresariak irribarre egingo du euskararen ez-dakit-nolako maila lortua duela adierazten duen ziurtagiria jasotzen badu, zenbat eta kalitate ziurtagiri gehiago hobeto. Horren adibide da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatzen duen Bikain ziurtagiria. CAF enpresako goi kargu batek esandakoa kontatu digu Irizarrek. Galdetu zioten ea zergatik egin zuen enpresak halako ahalegina euskararen alde, lanerako behar ez bazuen. Enpresariak erantzun zion langile asko eskualde euskaldunetakoak zirela eta nabari zela gusturago egiten zutela lan euskaraz gaztelaniaz baino. Hark bazekien nola motibatu langileak. Beste adibide bat, Kutxa bertakoa. Bezeroei egindako inkestan galdera bat tankera honetakoa zen: “Hipoteka negoziatu behar duzu. Banketxe batek Euriborra gehi 0,40 emango dizu eta besteak Euriborra gehi 0,50. Bigarrenak euskaraz eskainiko dizu zerbitzua”. 2007an %23ak esan zuen hipoteka garestiena aukeratuko lukeela. 2008an emaitza berdintsua izan zen. Kopuruak alde batera utzita beste adibide bat Irizarren belarrietara heldu zena: etxe eroslea hipoteka negoziatzekotan da eta lagunak esan dio Kutxarekin baino merkeago aterako duela alboko banketxearekin. Hona erantzuna: “Bai litekeena, baina ez diat gogorik hipoteka gaztelaniaz negoziatzen hasteko”. Euskara saldu behar zaiola enpresari, hizkuntzen kudeaketa enpresaren logikaren arabera landu behar dela.

Hizkuntzen diskurtsoa enpresan txertatzeaz azken hausnarketa utzi dugu Irizarren esku: “Normalizazioaz baino interes komertzialez hitz egin beharko genuke. Erosteko ingelesa eta txinera behar edo beharko ditugu eta saltzeko tokian tokiko hizkuntza. Bi enpresek prezio berean eta baldintza beretan eskaini badiogu produktua edo zerbitzua erosleari, hizkuntzaren bidez hurbiltzea plusa izango da beti. Hizkuntza kudeaketak garrantzia du eta euskaldunok, nahiz eta gure ahuleziez asko hitz egiten dugun, horretaz zerbait erakutsi dezakegu”.
EraLan 2 ikerketa proiektua
Soziolinguistika Klusterra ari da bideratzen EraLan izeneko ikerketa proiektua eta Kutxa ere tartean da. EraLanen bigarren aldi hau 2008-2010 tartean garatuko da. Hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiteko lidergoa aldagaia lantzeko metodoa diseinatu eta probatuko dute. 2010eko udarako esperientzia horietatik ondorioak aterako dituzte.
Lau hizkuntzen kudeaketa
Euskara hartu dugu ardatz artikulu honetan, baina Kutxak lau hizkuntzatan egiten du lan: euskaraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz. 2.700 langiletik heren batek Gipuzkoatik kanpo egiten du lan. Euskaraz aritzen direnak baino bulego gehiago dira gaztelaniaz, katalanez eta galegoz funtzionatzen dutenak. Langileen %82 elebidunak dira eta gainerakoak gaztelania hutsean aritzen dira.

Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude