Kolaboratzaileekin erredakziotik upelera

  • Hernaniko Larre-Gain sagardotegian elkartu ginen, otsailaren 26an, Argiako langile eta kolaboratzaileak. Testu eta irudigile beteranoak, bertso-jartzaile fitxatuberriak, munduaren kronikalariak, elkarrizketatzaileak, informazio iturriak... Astero Argia egiten duten eskuak bildu ditu mahai-bueltak.
Dani Blanco
“Argiakoak?”. Ilunpetik datorren ahotsa entzun dugu sagardotegi atean, hilberria testigu. Kontrazeinu horrek ekarri ditu hainbat kolaboratzaile sinaduraren klandestinitatetik, aupegiz aurpegiko lagunartera. Ezagunak zaizkigun izenei aurpegia jarri die afariak, eta ezagutu zahar-berri diren aurpegiei adiskidetasuna.
 
Sagardo trago baten atzetik bestea nola, kateatu dira elkarrizketak ondokoarekin eta harantzagokoarekin, krisiaz eta argitaratu berri ditugun erreportajeez, hauteskundeez eta lotu beharreko elkarrizketez, osasun kontuez eta astekaria hobetzeko alorrez.
 
Kolaboratzaileak erredakzioaren oinarri

Argiak 22 langile ditu. Horietatik 12 gara erredakzio kideak. Lantalde bildu honi 160 kolaboratzailek ematen diote ahalmena gai zehatzei jarraipena egiteko, edo erredakzioa iristen ez den lekuetako testigantzak jasotzeko, baita gertaera eta pertsonen berri jakiteko ere.
 
Hurrengo urteko sagardoak ere gozatuko ahal gaitu, eta txotxaren aurreko katean sartuko ahal dira aurtengoan etortzerik izan ez dutenak.

Azkenak
2024-06-17 | Gedar
Protesta egin dute CAFeko akziodunen batzarrean, Beasainen

Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatu zuen protesta, CAFek "palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatzeko". Berriz exijitu diote enpresako zuzendaritzari ez dezala parte hartu Jerusalemen tren arina eraikitzeko proiektuan.


Ikastolaren aldeko hautagaia gailendu da Beskoitzeko hauteskundeen lehen itzulian

Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu datorren igandeko, ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, aurreko Beskoitzeko alkateak, ikastolaren hitzarmenak... [+]


Euskal Herriko hezkuntza zentro guztietan Palestinako haurren aldeko ekimenak egitera deitu dute

Gure haurrak ere badira ekimenak ekainaren 20rako iragarri du deialdia. Palestinako seme-alabei eta gurasoei elkartasuna adierazi diete, eta “haurrak gerraren helburu ez direla bermatzea” eta “giza eskubideen urraketen aurrean justizia” eskatu dute... [+]


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


Eguneraketa berriak daude