ARGIA.com-ek Buber Saria irabazi du


  •  

Buber saria jasotzen Xabier Letona
Gorka Jakobe Palazio
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskararen sustapenaren arloko webgunerik onenaren Buber Saria irabazi du Argia.com-ek. Xabier Letona Argiako zuzendariak jaso zuen saria Bilboko Guggenheim museoan, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren eskutik (argazkian). Bere hitzaldian Ametzagaiña taldeko enpresei eskerrak eman zizkien, bereziki Iametza Interaktiboari, eurak gabe Argia ez litzatekeelako gauza bera izango.

Gainontzeko arloetako irabazleak hauek izan dira:
- Webgunerik ikusgarriena: Botasarean.biz.
- Erabilgarriena: Sidrerias.ws.
- Dibertigarriena: Baserrieskolak.com.
- Erabilerrazena: Lotura.com.
- Webguneen berrikuntzaren arloko saria: Paseosvirtuales.com.
- Merkataritza elektronikoaren arloko webgunerik onena: Akaridesign.net.
- Herriarentzako zerbitzuen arloko webgunerik onena: Arreglamicalle.com.

Buber Sarien seigarren edizioa Internet&Euskadi elkarteak antolatu du. Abenduaren 9a arte edonork bozkatu ahal izan ditu bere webgunerik gustukoenak. Ondoren hamar lagunek osatutako epaimahaiak maila bakoitzeko bost finalisten artean irabazlea aukeratu du.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude