"Gure garaiaren arimaren egoera kontatu nahi nuen"

  • Rafael Chirbes (Tavernes de la Valldigna, Valentzia, 1949) ez da atzo jaioa. Literaturarako, bistan da. Zortzi eleberri ditu dagoeneko argitaratuak, zenbaiten ustez “Espainia garaikidearen erradiografia gordina” osatzen dutenak. Crematorio (Anagrama, 2007) azkenarekin jaso ditu, ordea, orain arteko aipamenik sutsuenak. Berriki, Kritikaren saria, adibidez.
Rafael Chirbes
Anagrama

Eleberri bereziki gogorra da zure azkena, gaur egungo gizartearen erretratu garratza. Hain gaizki al gaude, Chirbes jauna?


Egia esan, honek guztiak garai baten akabera ematen du. Argien mendearekin hasi zen zikloa amaitu egin da. Arrazoirik ezaren eta indibidualismoaren garaipena Eszipion Afrikarrak Kartagon lortutakoa bezain erabatekoa izan da eta, garaipenaren ostean, gatzarekin erein dira zelaiak ezer gehiago ez jaiotzeko. XX. mendeko ideal haietatik hitzak ere ez dira geratu: klase borroka, langileria, iraultza, historiaurrekoak egiten zaizkigu. Orain ez dakigu zein den geure ondoeza, ez eta, ondorioz, nola izendatu ere. Injustizia bat ikusten dugu, baina inork ez dirudi erruduna. Esplotatua sentitzen denari moldatu gabea deitzen diote, edo mobbing hitza aipatzen da. Barrikadetara edota zelularen bilerara joan beharrean, psikologora joaten gara orain.

Levanteko kostaldean girotua, gertutik ezagutzen duzun errealitatea deskribatzen du nobelak. Nahi zenuena kontatzeko eszenatoki perfektua zen? Edo, ezinbestean, bakarra?


Eszenatoki aproposa da, garai honen kontraesan mordo bat biltzen baititu, baina ez da bakarra. Leku guztietan, mekanika berdina da, gutxi gora behera.

Nobelan bildu dituzun pertsonaien artean denetarik aurkitzen dugu: urrezko egin den eraikitzailea, nekazari lanetan dabilen iraultzaile ohia, bere onenak eman dituen idazlea, han eta hemengo txuloak… eta ematen du bakar bat ere ez duzula salbatzen.


Liburua irekitzen duen San Pauloren zitan esaten den bezala, inor ez da bizi norberarentzat, inor ez da hiltzen norberarentzat. Proiektu kolektiborik gabe, inork ezin du helburutzat izan norbere bizitzari zentzua aurkitzea. Eta, norbere ipurdia salbatzeko karrera horretan, ez da handitasun eszenarik sartzen. Gerretan, etsaiaren aurrean gertatzen diren ihesaldi handiak duintasun ezaren eredu dira, edozein zapaltzen da, edozein entregatzen da norbera salbatzeagatik. Irakurri duzu Irene Nemirovsky-ren eleberri zoragarri hori, Suite française, alemaniarren mehatxuaren aurrean Parisetik nola ihes egiten duen? Bada, horrelako zerbait, baina ustezko bake sozialaren garaian.


Liburuan zehar esfortzua nabari da forma aldetik, narratzailearen ahotsa pertsonaien arteko elkarrizketekin batera, 50 orrialdeko paragrafoak… istorioa dago, bai, baina apustu formala ere bai?


Bai, kontatzen dena eta nola kontatzen den eskutik doazela pentsatzen dutenetakoa naiz. Eredu zaharrek liluratzen gaituzte, baina ez digute balio. Nobela bakoitzak bere estiloa bilatu behar du, bere lengoaia, arnasketa, eta nik ez nuen polizia-eleberri bat egin nahi, ez ustelkeriari buruzko salaketa-nobela horietako bat. Gure garaiaren arimaren egoera kontatu nahi nuen, jainkoek abandonatutako mundu hau, eta gai horren bilaketak markatu du irakurlearengan lan birrintzailea egin nahi duen liburu honen estiloa.

Gogorra izan al da Crematorio idaztea?


Itsusia da esatea, egoera gogorrak bizi baititu jende askok lanean, eta lotsa pixka bat ematen du idaztea gogorra dela esateak, baina gezurretan ariko nintzateke aitortuko ez banu. Liburua putzu ilun batetik atera da, edo putzu ilun batean sartu nau. Non nengoen ez nekiela bukatu nuen. Liburu bakoitza, aldez edo moldez, psikoanalisi moduko bat da, autopsia bat, eta lanak eman zizkidan pertsonaia horiek guztiak barrutik ikusteak, ni neu barrutik ikusteak.

“Mina irudikatzeak gainetik kentzen dizu: edo, hobeki esanda, beste zerbaitetan bilakatzen du” irakur daiteke nobelan. Antzeko zerbait gertatu al zaizu?


Bukatu nuenetik urte betera, esan dezaket Crematorio beste zerbait hasi dela izaten; eta, azkenerako, hondoratu baino, birrindu baino, aurrera egiten lagundu didala. Orain dagoeneko irakur dezaket eta barre egin azpitik dagoen umore izpi eta jenio biziarekin, idazteko behar izan ditudan hiru urte luzeetan eta hurrengo hilabeteetan gertatu ez zaidana. Zuzenketak egiteko ere ez nuen indarrik. Bere etsipena kutsatu zidan, edo nirea kutsatu nion liburuari.

Sari desberdinek, horien artean Kritikarenak, hedabideetako kritikek, zure azken nobela nabarmendu dute, eta nola gainera (“Chirbesen onena eta literatura espainiarrak mende honetan emandakoen artean onenetarikoa”). Espero zenuen horrelakorik? Zer garrantzia ematen diezu horrelakoei?


Nahasi egiten nau. Esaten duzu: dena hondamen hutsa da, eta sari bat ematen dizute. Eta ez dakizu non sartu. Zenbait sarik liburuaren hedapena azkartzen dute, edo autorearena, eta hori esan dezagun ona dela zure “ibilbide literarioarentzat”. Gainera, onarpen publikoak erotuta zaudenaren ideia horretatik askatzen laguntzen zaitu, eta eskertu egiten da; gainontzean, zu ez zaren beste inork ez dizu hurrengo folio zuria beteko. Sariek harrotzen bazaituzte, hori ere zure arazoa da. Pentsatzen dut hogei urterekin eta lehen nobelarekin mozkortzera irits zaitezkeela. Hirurogei urteen bueltan eta kontatu beharreko ia guztia –espero dut guztia ez izatea– zortzi liburutan kontatu ondoren, sariak eta balakuak beste eszeptizismo batekin begiratzen dituzu: ezagunak dituzu, idazle gisa, zure ahuldadeak, hauskortasuna, beste inork baino hobeki.


Literatur mundua sobera gustuko ez duenaren fama jarri dizute.


Zer da “literatur mundua”? Ez dakit existitzen den ere. Ez zait interesatzen kalaka hori. Ez zait gustatzen nire bizitzaz hitz egitea, ez beste idazleenaz: haien liburuak interesatzen zaizkit. Jatorrak dira batzuk eta, hala ere, beren obra hala-hola interesatzen zait, eta alderantziz, bada sobera gustuko ez dudan jendea, baina beren lanek kitzikatzen naute. Horrexegatik ez zait ona iruditzen –salbuespen ohoragarriak salbuespen– kritikari eta idazleekin maiz ibiltzea, ezen, nahi edo ez, askatasun asko kentzen baitizu. Adiskidetasuna eta gustu literarioak nahastera behartzen zaitu, eta hori zinez da txarra. Adeitsua zarenez, badirudi gogoko duzun jendeari bere liburuak zoragarriak direla esatera behartua zaudela, eta ez da ona, ez haientzat, ez zuretzat. Inork egin duenaren gaineko iritzia eskatzen didanean, saiatzen naiz ematen eta, noski, maiz izaten da desatsegina. Baina ezin dut jasan inork esatea nire liburu bat gustatu zaiola gustatu ez zaionean. Lagunek badakite, eta hitz egiten didate –uste dut– askatasun osoarekin. Pasioen labirinto hori saihestearren, onena da liburuak irakurtzea eta autoreengandik ihes egitea. Askatasunez azal dezakezu maitasuna edo atsekabea, gauza ezinbestekoa da autore baten osasun mentalarentzat.

Hor zehar, asko irakurtzen duzula irakurri dut. Baina, zer? Idazle garaikideekin ere ausartzen zara?


Gero eta lan gehiago daukat argitaratzen denaren artean zer irakurri asmatzen, eta gehiago irakurri eta berrirakurtzen ditut liburu zaharrak nobedadeak baino –gaua sartzen ari da, probestu beharra dago–. Gauza berrien artetik, konfiantzazko jendeak gomendatzen didana irakurtzen saiatzen naiz, eta badira interesatzen zaizkidan gazte batzuk. Uste dut Andres Barba, Ricardo Menendez Salmon eta gisakoek ahots oso pertsonalak dituztela eta ausardia handiarekin egiten dietela aurre gure garaiko kontraesanei. Iristen dira nire eskuetara su artifizialen eta txiste burutsuen aldeko idazle gazteak ere, eremu guztiak harrapatu dituen post-torrentismoaren eskolako jarraitzaileak. Bestela, bizi-bizirik daude sekulako idazleak: Alvaro Pombo, Ramiro Pinilla… ados egon zaitezke Pinillarekin edo ez, baina, a zer nolako lana bere saga hori! Izutzeko modukoa da inork modu horretako ahalegin bakartia egin izana.

Eta, euskaraz egiten denetik zerbait iristen al da?


Zoritxarrez ez dakit oso ongi zer egosten den hizkuntza horretan, gaztelaniara itzultzen dena soilik, eta ez da asko. Gauza bertsua gertatzen da –nahiz eta eskuragarriagoak izan– katalanez eta galegoz idazten direnekin, badirudi etxekoak kanpokoak baino interes gutxiago pizten duela.

Azkenak
2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


‘Diario de Noticias de Álava’-ko langile batek zuzendaritzaren jazarpena salatu du

Zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak egindako jazarpena salatu dute enpresa batzordeak eta ELA sindikatuak.


Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar

Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailu horiek "kalte... [+]


Espainiako Estatuaren “isiltasuna” salatu eta hori egitea “tortura estaltzea” dela azaldu du EH Bilduk

Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.


Bridgestoneren proposamen berria: ekoizpena handitu, baina 232 langile kalera

Basauriko Bridgestoneren zuzendaritzak astelehen arratsaldean eman du pneumatiko lantegian enplegua erregulatzeko txostenak eragingo liekeen langileen kopuruaren berri: 232 behargin geratuko lirateke kalean, 335 beharrean. Horrez gain, ekoizpena handitzeko eta kalte ordainak... [+]


AEBek eta Txinak adostu dute hiru hilabetez elkarri muga zergak %115 murriztea

Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.


2025-05-12 | Euskal Irratiak
“Errientaren apartamentua ikasgelaren gainean zenez, ikaslea hara eraman eta bortxatzen zuen”

Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]


Ukrainaren aliatuek zigorrekin mehatxu egin diote Errusiari, 30 eguneko su etena onartu ezean

Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]


Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak “lurraren defentsan” mobilizatu da eta Gazte Feministak Zaldibarreko Baterajotzearen berri eman du

Larunbatean Donostian amaitu den "gerra eta kapitalismoaren kontrako" Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxaren VI. ekintza izan da. Euskal Herriko Gazte Feministak Baterajotzea deitu du urriaren 31tik azaroaren 2ra, Zaldibarren. "Kaleak hartu eta konspirazio,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak paperik gabeko langileak esplotatzea egotzita

Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]


PKK-k desegin eta borroka armatua utziko duela iragarri du, lau hamarkadako bidearen ostean

Antolakunde armatu kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia, Abdullah Öcalan buruzagi historikoak otsailean eginiko eskaerari jarraituta. 1984an abiatu zuen PKK-k Turkiaren aurkako borroka armatua, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera 45.000 hildako inguru eragin ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude