Amaia Iturbideren bosgarren poema liburua

  • Amaia Iturbide ::Labirintoaren orduak

    Erein

    orrialdeak ::130

    prezioa ::14€

Labirintoaren orduak
Labirintoaren orduak
Erein argitaletxearen eskutik plazaratu berri den Labirintoaren orduak Amaia Iturbidek (Bilbo, 1961) idatzitako bosgarren poema liburua da. Aurretik kaleratuak zituen Eskaileraren bi aldeetan (1986) –idealismoa eta errealitate gordina; txinparta surrealistak eta mitologia gaiak berreskuratzeko nahia zituen poema liburua–; Itzulbidea (1992) –barne-bidaia–; herrikoitasuna zerion Gelak eta zelaiak (1994) eta elebitan agertu zen Lore mutuak eta tuaren ezkontzak (2006) –olerkariak aitortu izan duenez bere tonua aurkitu zuen liburu horrekin–. Amaia Iturbidek idazten duen poesia artearekin eta, bereziki, pinturarekin lotua dago; espresionismoa ahaztu gabe, inpresionismoaren, sinbolismoaren eta surrealismoaren bideetatik jotzeko joera du egileak. “Abangoardiaren indar berritzailearen bitartez ohiko poesia lirikotik urruntzen saiatzen naiz”, dio. Abangoardiari esker gauza batzuei ezetz esaten dakien arren, abangoardia ertz-ertzekoa ez du gogoko –alor klasiko batzuk alboratzea, adibidez–, eta Labirintoaren orduaken sonetoak ere sartu ditu. Dena den, abangoardista da poema liburua, poesia sozialaren mezuari Iturbidek eman dion tratamendu berriak agertzen duen bezala.
Amaia Iturbide
«Ametsa, mina eta oroimena dira poemotako gaiak»

Nolakoa da zure poesia?


Autentizitatea gogoko dut, idatzitakoak bizi eta sentitu izandakoa behar du-eta. Bakarrik literarioki perfektuak diren poema liburuak ez zaizkit interesatzen, ezta jolas hutsarekin loturiko poesia ere. Honetaz gain, poesia gauean sartzea dela eta ez dela komunikazioa, komunikatu nahia baino, erantsiko nuke, eta esperientziarik gabe ez dagoela poesiarik, esperientzia dela poesiaren giltzarria eta hori norberarena dela, poesia bakardadea dela. Nire poesia barne tentsioz beterik dago eta ikuspegi desberdinez. Ametsa, mina eta oroimena dira nire poesiaren gai nagusiak.

Zeren bila zabiltza idazterakoan?


Poesian humanismoa bilatzen dut, tradizioa eta abangoardia uztartuz. Horrez gain, poema liburu bat hasi aurretik, beti dago azpian pintura niregan. Labirintoaren orduak-en esplizituki Menchu Gal agertzen da, baina inplizituki ere badaude beste pintura zantzu batzuk.

Eta zer gehiago aurkituko du irakurleak bertan?


Nire poesia bide bakar batekoa ez denez, joera askotariko topagunea da Labirintoaren orduak. Ironia dago, poema narratiboak daude, eta soilak ere bai. Era berean, eremu bisuala dago, baina horrekin batera eza, ikusten ez dena. Gaiei dagokienez, denbora igarotzearekin batera, krudeltasuna, halabeharra eta heriotza ere badaude. Paisaiaz, bideez eta izadiaz gogoratu naiz; gauaz eta tristuraz ere jardun dut. Gauari atal oso bat eskaini diot. Gau desberdinak agertzen dira edota, nahi baldin bada, gauari buruzko ikuspegi anitzak.

Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude