Zipaioak matxino

  • India, 1857ko otsailaren 26a. Zipaio talde batek, Bengalako 19. infanteria erregimentuak, uko egin zion munizio berria erabiltzeari. Lehen aldiz iritsi ziren Indiara Lee-Enfield rifle berriak. Rifle horientzako kartutxoek mintz koipetsu bat zuten, soldaduek hortzekin kendu beharrekoa. Zurrumurruek zioten mintz horrek txerrietan edo behietan zuela jatorria eta, beraz, berau ahoarekin erabiltzea larria zen soldadu hinduentzat zein musulmanentzat. Erregimentuko koronel ingelesa irtenbide baketsua topatzen saiatu zen.
Maiatzaren 9an, ordea, zalditeriako 3. erregimentuko 85 kidek egin zioten muzin munizio berriari. Publikoki umiliatu eta 10 urtera kondenatu zituzten. Hurrengo egunean zalditeriako 10. eta 20. erregimentuak ofizial ingelesen aurka altxa ziren. Maiatzaren 11n ordurarte ingelesen aginduetara zeuden errebeldeak Delhira iritsi ziren. Zipaioak asko ziren: 257.000 1857an, britainiar armadako soldaduak baino gehiago.

Munizioaren koipea aitzakia baino ez zen izan. Azken hamarkadatan Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarraren itzala zabalduz joan zen Indian. 1840ko hamarkadan Sindh eta Punjab herrialdeak mendean hartu zituen. 1854an Berar probintziari egokitu zitzaion, 1856an Awadh-Oudth hartu zuten, eta handik gutxira mogolen inperioa desagertu zen, britainiarren mesedetan.

Gainera, indiarrentzat ingelesak mehatxua ziren euren ohitura erlijiosoentzat. Eta iritsi berriek ezarritako sistema judizialak bertakoak kaltetzen zituen. Mendean hartutako lurretan Konpainiak nekazarien lan-baldintzak are gehiago gogortzen zituen. Hori guztiari, gehienbat jatorri indiarreko soldaduz osatutako armadari esker eusten zioten. Eta zipaioen baldintzak ere ez ziren onak.

Indiako erdialdean hainbat garaipen lortu zituzten zipaioek matxinadaren hasieran, baina britainiarren estrategia eta armak hobeak ziren. Indiar askok ingelesen alde egin zuen, gainera; ez zuten erregimen mogola itzultzerik nahi.

1858ko ekainaren 20an britainiarrek Gwalior-en hartu zituzten mendean azken matxinoak.

Gerra odoltsuak izan zuen ondoriorik. Ingelesek ez zuten aurrerantzean bertako ohituren aurkako ahaleginik egin; etekin handiagoa lortzen zuten berez kastatan banandua zegoen gizartea are gehiago banantzen, are gehiago ahultzen. Eta Ekialdeko Indietako Konpainiaren agintaldia ere hortxe amaitu zen; handik aurrera India Britainiar Koroaren lurraldea zen, hots, Victoria erreginak zuen aginte zuzena. Eta hala izango zen beste ehun urtez.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude