Masterra komunikazioan trebatzeko

  • Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolatu duen master profesionalak “Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak” du izena. Helburua: aro digitalaren garai honetan kazetari onak eta euskaldunak trebatzea.

    700 kazetari inguru ari da komunikazioaren alorrean euskaraz lanean. Asko hobetu da urteotan, baina asko dago egiteko, hala uste du behintzat Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakasle eta masterraren arduradunetako batek. 2007-2008 ikasturteko masterraren bidez indarguneak sendotu nahi dituzte eta gabeziak estali.
Masterraren berri emateko bideoko une bat
Ez da ezerezetik sortu masterra, azken bost urteotan Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak “Euskal Herria XXI” doktorego programa eskaini du eta horren segida da. EHUko bost departamentu ari dira masterra antolatzen: Kazetaritza eta Kazetaritza II, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Euskal Filologia eta Soziologia.

Unibertsitatetik kanpo, laguntza ekonomikoa eskuratu du masterrak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzaren bidez. Bestalde, hainbat enpresa eta erakundetan praktikak egin ahal izango dituzte ikasleek: EITB, Berria, Argia, Elhuyar, Topagunea, Aldaketa 16, UEU, EHU eta Eusko Ikaskuntzan.

56 irakasle arituko dira ikasgaiak ematen, horietatik 39 EHUkoak izango dira eta 26 kanpokoak. Hizkuntza gutxituei buruz hitz egitera Katalunia, Galizia eta Asturiastik etorriko dira irakasleak, Tarragonako, Santiagoko, eta Valladolideko unibertsitateetatik. Hizkuntza gutxituek toki berezia izango dute masterrean eta derrigorrezko ikasgaien artean bi, horiei buruz izango dira. Batetik, Europar Batasuneko hizkuntza gutxituetako mapa orokorra ikasiko dute, eta bestetik, Espainiako kasua aztertuko. Derrigorrezko ikasgai izango da baita ere Berridazketa tailerra eta Komunikabideetako euskara ikasgaia. Ramirez de la Piscinari galdetu diogu ea zer dela eta dauden hizkuntzari zuzenean lotutako hainbeste ikasgai derrigorrezkoak. Aitortu digu, oraindik ere, hainbat ikaslerentzat euskara bera menperatzea erronka dela. Hautazko ikasgaien artean askotarikoak daude: Ziberkazetaritza, Edizio digitala, Hedabide elektronikoak, Diseinu grafikoa, Zientziaren dibulgazioa, Zinema-kritika... Aukera asko, baina Ramirez de la Piscina irakasleak bi esparru nabarmendu dizkigu. Batetik, zientziaren dibulgazioa, “ikasleak oraindik ere izutu egiten dira zientzia dibulgatzeaz hitz egiten hasten garenean”. Bestetik, master honetan garrantzi handia dauka Internet munduak, euskarri digitalak... teknologia berrien munduan, aro digitalean bizi baikara.

Masterrean era askotako ikasleek eta orain ikasle ez direnek eman dezakete izena. Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan edota Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatu diren ikasleek sarbide zuzena izango dute. Komunikazio ikasketak egin ez dituztenek ere sarbidea izango dute, baina atari-proba gainditu beharko dute. Lizentziatu berri ez direnek ere, masterra egin dezakete, alegia, lanean ari diren profesionalek.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude