“Apurtzaileak gustuko ditugu irratigintzan”

  • Berari esker Santurtziko bazterrak zentralitatea
    hartu zuen gure rock pizkundean.
    Euskaraz ezagutu genuen kantari
    eta ostean erdaraz gozatu ahal izan dugu esatari-saltsero gisa.
Roberto Moso
Iñigo Azkona

Bururatzen zaizkidan galdera gehienak honelakoak dira: Santurtzin bizi zinen eta Sopelan bizi zara, punkya zinen eta…


Sopelan bizi naiz eta gustura. Bizi izan naiz Bilbon eta Donostian ere. Punkaren gauza asko gustuko izan ditut baina punkya? Ez dakit, nire kasuan hobe esatea “saltsa-rockero” edo…

Zer gustatzen zaizu punk mugidatik eta zer Donostiatik?


Punk mugidatik hippien rollo aspergarriarekin amaitu zuela eta do it yourself filosofia hori martxan jarri zuela. Zenbait talde ere gustuko izan ditut: Clash, Ramones, UK Subs, Stranglers, Pistols, Eskorbuto... Donostia bera asko gustatzen zait eta bertakoek beti abangoardian egoteko duten grina hori ere gustatzen zait.

Garai hartan inork galdetuko zizun: Zarama izateak nora zaramatza?


Ba ez. Bersolaritza ez zegoen horren zabalduta... Bizitzak berak zaramara garamatza.

Santurtzin sekulako rock mugida euskaraz zegoela pentsarazi zeniguten!


Rock mugida galanta zegoen. Euskaraz?: Zarama, Urreztieta Konexion, Ekintzak, Einbidou... herri erdalduna izateko ez dago txarto...

Zein nahiago duzu: Santurce c-z ala Santurtxi tx-z? Ez du balio Santurtzi erantzuteak!


Santurce jakina. Puerto Ricon beste bat dago, oso handia eta bertakoak santurcinos dira.

Radio Euskadira bueltatu zara berriki: hitza hartzen duzun bakoitzean “festa” zaitugu, lehen bezala… Baina egungo irratigintzak ez ditu bihotz libreak maite!


“Irratigintzak” ez dakit, baina entzulegoak eskertzen ditu, eta nik ere bai. Adibidez, ideologikoki badirudi inori ez zaiola gustatzen Jiménez Losantos, baina ezkerreko jende pilo batek entzuten du bere estiloa oso zuzena eta dibertigarria delako. Apurtzaileak gustuko ditugu irratigintzan.

Bitartean telebistako exekutiboa izan zara: zer da jefea izatea?


Erdipurdiko jefea izatea: batez ere burukomina. Baina nolabaiteko boterea izatearen esperientzia interesantea izan zen. Adibidez Vaya Semanita eta Wazemanken tankerako programen sorreran egon nintzen... halako proiektuak aurrera ateratzea oso polita da. Bilera batean aldeko arrazoiak azaltzea eta gero programaren lantaldearekin ongi komunikatzea. Produkzio sailean aurrekontu egokia defendatzea...

Auto berria estreinatu zenuen egunean Pozas kalean kontrako norabide debekatua hartu zenuen, Athleticen ezkutua helburu akaso?


Oro har nahiko despistatua naiz bai, eta batzutan oso arriskutsua izan daiteke, batez ere neure buruaren kontra. Athletic? txikitatik irakatsi zidaten nire taldea izan behar zuela eta halako gauzak betiko izaten dira. Dena dela saiatzen naiz itsua ez izaten: euskaldunen talde bat ezin da eraiki horrenbeste euskadunen amorruarekin.

Bi alabaren aita zaitugu: dakizunarekin, ezpata zorrozten hasia izango zara…


Zakilak ebakitzeko? Nire burua erreprimitzen ikasi beharko dut, bai.


Jainkoarren! Araotz aldekoa duzu emaztea, bistan da. Izan al zara noizbait?


Emaztea legazpiarra da nahiz eta, bai, gurasoak araoztarrak izan. Uda askotan egunak igaro ditut hor eta bihotzez diotsut, oso gustura sentitzen naiz. Bertakoekin musean jolasten, mendietatik nire burua galtzen edota alabekin abereak deskubritzen. Benetan diotsut, biziki maite dudan auzoa da Araotz.

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude