Neurriak, dimentsioak eta pertzepzioak


2006ko ekainaren 11n
Prestigio gutxi dauka gazte jeneroa lantzen duen idazleak. Zer esanik ez, horren inguruan mugitzen den eragileak. "Gauza politak" dira haurra eta liburua lotzen dituzten ekintzak, baina, gaur egun, "gauza politak" egitea madalenak eskuz egitea bezalakoa da: eztia bezain txepela.

Esan nahi dut, goxotasunak eta samurtasunak ez dute auto-iragarkiek adinako osperik, gizartean. Lazo arrosaz apaindutako opari kuttuntzat hartzen dira.

Ala, ez?

Aitzitik, ekonomia purua bezain premiazkoa iruditzen zait haien lanketa, bizitzako etapa guztietan. Iruditzen zait, inguruaz disfrutatzen ikasteko bidea eskaintzeaz gain, adimen praktikoari antenak zabaltzeko bide paregabea direla, baldin eta, behar besteko balioa emanez, bizitzarako zerbait eraginkor gisa hartzen badira.

Ez diot, ezta hurrik eman ere, haur literaturak edo literaturak, orokorrean, bete dezaketenik paper hori. Ez. Baina ez didazue esango ematen zaiena baino prestigio handiagoa ez dutenik?

Nola eman balore hori?

Bakarrak, errepika-ezinak eta ehuneko ehunean originalak garela esatean, bi indar kontrajarri jartzen dira auskan nire barruan. Bat, potentzialki handiak gara, askeak garen neurrian. Bi, mundu bereko kide izanagatik, zaila da ondokoarekin talka egin gabe bidea egitea.

Honela bada, kolore aniztasuna denez bizidunon oinarrizko ezaugarria, ezinbestekoa zaigu kode komunak eratzea; ezinbestekoa, konbentzioa. Hala ere, kode komun hauek lege bilakatzen dira askotan: bizitza errazteko sortu zena bide bakar bihurtzen dugu.

Neurriak dira adibide bat: zabalera, altuera, luzera, kopurua edota pisua.

Neurgailu kuantitatiboekin neurtzen dugu fenomeno oro; ekimen sozial eta kulturalak barne. Estatistikaren begiekin neurtzen dugu bizitza, estatistikaren tresnekin neurtzen dugu gizartea. Bestelako pertzepzioak -sakontasuna, kasu- filosofia, poesia edo literatura bezalako zaku subjektiboetara zokoratzen ditugu, egunkari baten azken orrietako albisteak bezala, nahiz eta guztiok jakin zenbat jendek irakurtzen duen egunkaria atzekoz aurrera.

Harira itzuliz, pisuari begiratzen badiogu, gauza sakon bat izan daiteke arina. Eta, aldiz, zabalera zein luzera aplikatuz gero, gauza sakon bat izan daiteke txikia bezain laburra. Era berean, gauza sakon batek oihartzun zabala ere lor dezake. Zergatik hau guztia? Gauza sakon batek ohiko neurgailuek atzeman ezin duten elementua ukitzen duelako: emozioa.

Txikitasunetik handitasunera jauzi egiteko aldarria egiten du egungo bizimoduak. Oinarrian, herri kontzeptua galtzear delarik, hiria omen dugu biztanleria postmodernoaren -edo dena delakoaren- habia imajinarioa. Hiriek, ordea, badute triburik, koadrilarik eta beste era bateko herririk; batean zein bestean, bikote berbera dugulako, beti, pil-pilean: pertsona, pertsonaren ondoan.

Gauza onak -bonboi, poema, madalena edo esaldi eder batek, kasu- denboraren pertzepzioan eragiten du, uneari bere ohiko dimentsioa handituz, zabalduz, luzatuz edota biderkatuz.

Eta nik galdetzen dut: ez al genituzke pertzepzio hauek guztiak -ere- kontuan hartu behar, etorkizuneko kultur eraikinak, etorkizuneko kultur planak edota etorkizuneko kultur baliabideak atontzeko orduan?

(Bonboi, poema, madalena eta esaldi eder zale batek galdetzen dizue, pertzepziorik subjektiboenean).


ASTEKARIA
2006ko ekainaren 11
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude