Durango garaiko orbelak


2005eko abenduaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gu gara zortzi probintzi

Armiarma sareari eman diote Abbadia saria. Kultur politiken biltzarrean agertu nituen ideia batzuk dira segidakoak. Alarma-dei ugari entzuten ari gara teknologia berriak direla-eta. Egunotan, azkena: Unescoren ustez, gaur egun munduan hitz egiten diren sei mila hizkuntzetatik ia gehienak hilda egon daitezke mende hau bukatzerako, eta prozesu horretan Internetek eragin sekulakoa izango omen du. Aurreikuspen apokaliptiko horren aurrean nik ez daukat hemen aldarri bat egitea beste biderik: gu gara zortzi probintzi. Edo, beste modu batean esanda, euskarak zazpi lurralde naturalak izateaz gainera, zortzigarren bat konkistatu behar du: teknologia berriena, Internetena.

Orain arte lurraldetasun fisikoak -«gu gara zazpi probintzi» kantatzeak- indar handia zuen, horrekin lurraldetasunari ematen ari gara gure etorkizunaren giltza. Ez naiz auzi horri garrantzia kentzen hasiko, baina lurraldetasun fisikoaz gainera, garrantzi betea du lurraldetasun birtualaren konkistak ziberrespazioan. Hor ez dagoena, ez da; hor ez bagaude, gureak egin du. Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak. Aspaldi ikusten ari gara eskolak, eman dezakeen guztiarekin ere, badituela bere mugak transmisioari dagokionez. Badakit teknologia berriak ez direla panazea, baina badakit ziberrespazioan geure zortzigarren lurraldea bilatu gabe ez dugula ezer lortuko.

Euskarari eta euskal kulturari eutsi nahi badiegu, ezin dugu beste hizkuntzen eta beste iniziatiben maizter izan. Iniziatiba partikular askok ikusi du hori eta ezingo diegu sekula behar bezala eskertu gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneten duten tokia. Ez da, ordea, inondik ere aski. Hor gero eta presentzia handiagoz egoteaz gainera, egote horri etekin kulturalak eta etekin ekonomikoak ateratzen jakin behar dugu. Baliabide ekonomikoak behar ditu euskarak, baina, aldi berean, gero eta gaiago da euskara aurrez egindako inbertsioak itzultzeko. Teknologia berriek eta Internetek bide horretan jarri behar dute, Internet, beste gauza askoren artean, bai baita merkatua ere.


Handi inaurkinak


Inaurkina: azienden azpiak egiteko erabiltzen den garoa, abarrak, orbela. Hortik dator gurean oso ohikoa den «handi inaurkinak egin» espresioa: lan fin bati ekin aurretik, haren aurretik dauden begi-bistako zaborrak kendu behar dira lehendabizi: «harri-sasiak kendu, soroa goldatu eta halako handi inaurkinak egin eta gero, hazia ereiten hasi zen»; «handi inaurkinak idatzi nituen estreina; ipuina ontzen hasi nintzen gero».

Kolore anitzeko hiritar kikirrikiok geure zirinekin sortu dugun ukuiluko usaina ez da bidaide onena bakea lortzeko: hartuta gauzka kiratsak, soin-arropatan daramagu. Baina sudurra esaten ari zait handi inaurkinen garaian gaudela; gainetik kentzen hasiak garela besteei buruzko topiko eta aurreiritzien simaurra.

Handi inaurkinak egin, airea garbitu, arnasa sakon hartu, eta galdetu: zein baldarkeriak eraman gintuen hainbeste inaurkin pilatzera?


Geschichtsmüde


George Steiner-ek Geschichtsmüde hitza aipatzen du gaztelaniaz argitaratu dioten azken liburuan (Idea de Europa, Siruela). Geschichts (historia) eta müde (nekatua) hitzekin osatua, historiak nekatutako gizakia esan nahi du, eta Steinerrek berak oin-ohar batean dioenez, nahiko hitz zaharra omen da.

Ez da harritzekoa hitza zaharra izatea, historiak, historia denetik, beti eman dizkigu-eta nekatzeko motiboak. Baina alemanek bakarrik izendatu dute ulertzen nahiko erraza den kontzeptua. Beste hizkuntzetan horrelako hitzik ez izateak ez du esan nahi hitzak deskribatzen duena ezagutzen ez dugunik.


Hilkutxarekin egindako sehaskarena


Hans Christian Andersenek bere memoria-liburuan kontatzen du aitak hilkutxa baten oholekin egin zuela semearen sehaska. Hawthorne idazlea, berriz, aitonak oparitutako egurrezko urkamendi batekin ibiltzen omen zen jolasean txikitan: Salem-eko sorgin famatuak urkamendira kondenatu zituen epaile huraxe zuen Hawthornek aitona.

Izugarrikeria, egunerokotasun bihurturik. Bizitza oso latza baita, umeak zailtzeko pedagogia klase hori nagusi zen garaietan nagusi zen ipuinen bidez bizitzaren alde latzena erakustea ere. Askotan, krudelkeria osoz. Andersen-en Zapata gorriak ipuinean hankak mozten dizkiote neska koskorrari beti dantzan eta pozik dabilelako.

Halako jokabideak oso normalak izango ziren seguru asko, baina beren sentiberatasuna urratua sentitu zuten bakan batzuek bakarrik kontatu dizkigute eguneroko esperientzia eta irudimenezko asmazio haiek.

Ezbeharrik ez balitz bezala bizi? Bizitzak aurrera segitzen baitu, bihur dezagun urkamendia txotxongiloen eszenategi, sehaskaren pozari eman diezaiogun hilkutxaren ilundura.


Protesta


Lehendabiziko bikiaren protesta, jaiotzeko momentuan: «Ez nator bat!».


Huts eta bete


Artean arrakastarik lortu ez zuen garaietan, Matissek erakusketa bat zabaldu zuen Parisen. Lehendabiziko egunean, beste zenbait ikusleren artean, Matissek gorroto zuen kritikari potzolo bat ikusi zuen aretoan sartzen. Kritikariak ez zuen minutu bakar bat egiten oihal bakoitza aztertzen, eta, betaurrekoen ertzari eruditu plantarekin haginka eginez, gauza bera errepikatzen zuen beti:

- Hutsa, hutsa, hutsa...

Matisse, gehiago ezinda, inguratu zitzaion eta hatza jarri zuen kritikariaren lokian, eta haren buruko zerrautsa juzkatu zuen: hutsa, hutsa, hutsa... Gero, hatza kritikariaren sabelera eraman, gerrialde ganzdunean hondoratu eta, ahots gora, aretoko guztiek entzuteko moduan: betea, betea, betea.

Adiskide batekin anekdota komentatzen nuelarik, hizpide izan dugu zenbat liburu galduko den Durangoko zalapartan, zenbat liburu geldituko den kritika bat, ez ona ez txarra, jaso gabe...

Latza behar du. Baina gozoa behar du, bestalde, inprentatik atera berri den liburuaren usainak edo blog baten eremuan isuritakoaren isiltasun kosmikoak, horren guztiaren jakinaren gainean egonda ere hainbeste jendek ilusio guztiz idazten segitzeko...


Durango


Urtero bezala, kazetariak hor hasi zitzaizkidan etxera deika Durangori buruz galdetzeko, baina urteroko txapan ez erortzeko deliberoa harturik eta kazetariak lehendabiziko galdera formulatzerako, uda honetan egindako bidaia batez hasi nintzaion ni, hitzari hitz eta galderarik tartekatzeko aukerarik eman gabe. Mexikoko iparraldean izan nintzela, Sierra Madre-ren oinetan dagoen Durangon. Merezi zuela hiriak, merezi zuela hango jende jatorrak ere: Pancho Villa bertan jaioa zela, hortik ateratzeko kontuak. Eta hiriari buruzko hainbat xehetasun historiko ekonomiko eman eta gero, ezaugarri klimatikoak jorratzen hasi nintzen: altura handian dagoela hiria eta horrek birikak nekatzen dituela azkenerako, baina gainerakoan klima oso osasuntsua dela eta hango bizitza, berriz, merkea...

Aurten ez dit inork deitu oraindik.


Azkenak
“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-09-01 | ARGIA
Trumpek uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango diola, eta muga zergak ez baliogabetzea lortuko duela

AEBetan, Apelazio Auzitegiak Donald Trump presidenteak ezarritako muga zerga gehienak bertan behera utzi ditu. Dena den, ez ditu urriaren 14ra arte indargabetuko, eta bitartean, ia segurua da Trumpek helegitea jarriko duela. Presidenteak uste du Auzitegi Gorenak arrazoia emango... [+]


Espiritualtasun ukitu bat

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons. Donostiako Orfeoia.
Koru zuzendaria: Esteban Urzelai.
Bakarlariak: Julia Kleiter (sopranoa), Christian Gerhaher (baritonoa).
Egitaraua: Mendelssohn eta Brahmsen lanak.[+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Labak astelehenean irekiko ditu ateak, eta larunbatean eginen da Irekiera Festa

Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


Mingain urdina

Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.


Eguneraketa berriak daude