"Une aproposa da PNVk jarrera alda dezan"

Julen Kalzada abadeari elkarrizketa bere bizitzari buruz
JULEN KALZADA
"Une aproposa da PNVk jarrera alda dezan"
Etxebarrietako baserrian jaio zen busturiar honen orainarteko 55 urteak hiruzpalau zatitan bana daitezke. Abadetza ikasketak hamar urtez, hamaika abadetzan, gartzela zortzi urtez eta, azkenik, kalera atera ondoren, AEKren eskutik euskalduntze-alfabetatze munduan burututako hamarkada. Gaur egun itzulpengintzan dihardu. Gertutik jarraitzen du baita ere Euskal Herriko gorabebera oro eta baikortasun osoz ikusten du Euskal Herriaren egoera.
ARGIA. Zeure bizitzaren garai ezberdinak ikutuko ditugu apur bat. Abadetza denbora haiekin hasiko gara.
JULEN KALZADA. 11 urterekin abiatu nintzen seminariora. Arteara, bertan lau urte egin ondoren Gasteiza eta han sei urte. Azkenik Derion bi eta apaiza nintzen jada 1953an, 23 urte egin aurretxotil. Seminarioan hartu genuen herri baten partaide izatearen kontzientzia, ordurarte euskara eta guzti hori ez zen esistitzen guretzat. Sasoi hartan 300 apaizek Euskal Herriaren herri izaera aldarrikatu eta eskubide horien betetzea eskatzen zuen idazki bat sinatu genuen. Eta jazarpena elizatik bertatik etorri zitzaigun, hala ere ez gauza handiegirik, konfesatzea debekatzea eta horrelakoak. Orozkora bidali ninduten eta han iragan nituen sei urte, oso urte baliagarriak euskaldun kontzientzia sendotzeko.
A. Eta hamarkada horretan izan ziren apaizen mogimendurik gogorrenak, ez?
J.K. Bai, gogorrena Derion burutu zen itxialdia izan zen Eskatzen zen elizak ETAko eta beste mugimendu batzuetako jendeak jasatzen zituen torturak salatzea. Oso oihartzun handiko gertakizuna izan zen. Orozkotik lurretara bidali ninduten eta han egin nituen lau urte. Garai honek batez ere balio izan zidan mundu politikoko jendearekin kontaktuan sartzeko. "Gogor" apaiz koordinakundeko denborak ziren, 67-68-69 urteen inguruan. Talde honek asko suposatu zuen ni eta ni moduko euskal jatorriko apaizentzat bertan egin bait genuen topo Ibaiezkerra, Enkarterriak... eta horrelako zonaldetako jendearekin, langile kontzientzia handiko pertsonekin eta hortik edan genuen euskal jatorrikook. Orduan atera zen "Pueblo Trabajador Vasco" izendapena.
A. Burgosko epaiketa dator ondoren.
J.K. Bai, ni 69an atxilotu ninduten eta espetxeratu, baina aurretik 68an beste atxiloketa bat izan nuen. Eibarko aste kulturalera nindoala atxilotu ninduten, Unai Dorronsororen erorketatik egun batzutara. Bera etxean eduki omen nuen eta hori nahi zuten nik esatea. Nik, aldiz, ez nuela ezagutzen. Egia esan, ez ninduten joten eta orduan nahiz eta egun asko pasa atxilotuta ni lasai. Garcia Escobar eta Sainz orduko polizia ospetsuak interrogatzen ninduten, Donostiako komisaldegian. «Dorronsorok dio ezagutzen zaituela–esaten zidaten– orduan nola diozu zuk ez duzula ezagutzen?». Eta nik, «Begira, niri galdetuz gero ea Franco ezagutzen dudan baietz esango nuke, baina berak ni ez nau ezagutzen...». Horrekin nahikoa izan zen. Alabaina, abenduaren 2 lean atxilotu eta errege ostera arte euki ninduten lotsabakuok! Gero dator Burgoskoa. 69an espetxeratu ninduten ETAkideak etxean edukitzearen akusaziopean. Gogorra izan zen, duda barik, zeren eta heriotz zigor ugari zeuden mahai gainean. Apaizok, Jon Etxabe eta ni, bestretatik aparte gintuzten. Mugimendu gogorra izan zen kalean. " Dar cobijo a bandidos" ez zen nahiko antza, eta orduan "rebelión militar" bota zidaten. Bi bider bota didate akusazio hau, eta nik behin ere ez dut artu inolako su armarik, ezta ere ehizan egiteko eskopetarik. Txikitan iharduten nintzen txoriak harrapatzen baina tiragemasa erabiltzen nuen. Hala ere, "rebelión militar".
A. Gartzelan gero zazpi-zortzi urte, zamoran nortzuk izan zineten eta nola gogoratzen dituzu une haiek? Gainera kontutan izan hehar da 69tik eta 76an zuek atera arte eman zirela ETAko banaketarik garrantzitsuenak, jarraitzen al zenuten kanpoka mugimendu guztia?
J.K.Nicolas Telleria, Jesus Naberan, Xabier Amuriza, Alberto Gabika eta neu lehendabizi, eta gero etorri ziren Jon Etxabe eta Paco Garcia Salva. Bizimoaduari eta kanpoan gertatzen zenarekiko ezagutzari dagokionean, ez genuen kanpoko errealitatea bizi, noski, baina kanpoko eztabaida guztia jarraitzen genuen hala nola pasatzen ziguten panfleto eta idazkiekin, mordoa zirenak. Bestela barruko bizimodua ahalik eta ihesbide onena bilatzean zetzan, irakurtzea, idaztea, euskara ikastea, bestelako ikasketak, telebista ikusi... Eta noski borrokarekin jarraitzea zeren eta gure etengabeko erreibindikazioa beste preso politikoekin batera egotea zen. Eta hau lortzeko beti ari ginen zerbait egiten, gose grebak, gartzela apurtu... Une batean ihes egiteko zuela ere prest izan genuen, kanporaino bertaraino eginda zegoen baina.... harrapatu egin gintuzten.
A. Gartzela apurtu aipatu duzu, baina nola. ..
J.K. Ba horixe, apurtu, gauza guztiak apurtu, mahaiak, kristalak, italiatik ekarri berri zuten telebista bat..., denetik. Gero sartu ziguten `"la ley de bandidaje y terrorismo", lau hilabete igaro genuen zigor zeldetan. Orduan bagenekien kanpoko komunikabideen indarraz eta guk hori asko aprobetxatzen genuen.
A. 76an kalera ateratzen zara, ordurako gauzak nahiko aldatuta zeuden kalean, ETAko eszisio biak, Franco hil eta gero transisiorako oinarriak jartzen alderdi gehienek...
J.K.Beno, zuzen zuzenean ez nintzen Euskal Herrira itzuli, lehenego Valentziako konbento batera bidali ninduten, 76aren martxoan eta han igaro nituen lau hilabete. Gero Euskal Herrira heldu eta lehendabizi atsedenaldi bat hartu nuen. Mundu guztia etortzen zitzaigun ea gu non posizionatzen ginen eta abar, eta guk oraindik atera berri ginela eta oraindik egoerara moldatu behar genuela. Frantziara joan frantsesa ikastera eta Egin egunkaria ateratzeko ere lan apur bat Euskara eta euskal egin. Gero 78an AEKn hasi nintzen eta bertan pasa ditut hamar urte. Urte hauek osatzen dute nire bizitzako beste etapa bat.
A. Eta zer daukazu esateko azken hamarkada horretaz?
J.K.Hasi AEKn eta berehala etorri ziren Eusko Kontseilu Nagusia eta Gernikako Estatutoa. Guk uste genuen orduan AEK erakundetu egingo zela, eta orduan berehala hasi ginen PNVko jendearekin hitzegin nahian, baina ateak ixten zizkiguten. Orduan ere Amatiñok jarri zigun makina bat oztopo. Beraiek nahi zuten AEK guztia euren eskutan uztea, instituzioen eskutan, eta guk aldiz uzten genuen AEK erakundetu bai, baina lan banaketa bat izan behar zela eta AEKk bere nortasuna eduki eta euskalduntze bideak programatu behar zituela. Azkenean, Amatiño alde batera utzi eta lortu genuen Labaienekin hitzegitea eta dirua lortu, nahiz eta HABE sortu zenetik AEKk ezin izan duen inoiz ganorez erakundetu. Gainera eurak ez dira batere tontuak, eta tamaina horrelako mogimenduak ito egiten dituzte. Talde txikietan militantzian erresistitu daiteke, baina AEK bezalako talde handietan askoz ere sailagoa da eta arazo ugari ateratzen dira.
A. Eta nola dakusazu euskararen egoera eta euskal kultura orohar?
J.K.Ez dago ondo, dudarik ez, baina ez dut horren txarto ikusten, batez ere gero eta tresna gehiago dituelako eta herri hau oraindik borrokarako prest agertzen delako. Gauzak beti egin izan dira presioz, baina aurrera goaz, AEKk HABE sorrerazi du, Ikastolen eragina funtsezkoa izan da Euskal Eskolaren legea ateratzeko, telebista, orain berdin gertatzen da egunkariarekin. Nik uste dut orain une aproposa dela PNVren aldetik jarrera aldaketa egon dadin. Kontsentsu bidetik abiatzeko eta gauzak errazteko kendu dezatela Joseba Arregi eta hasi gaitezen apur apurka bidea egiten.
A. Tresnak badituela diozu, baina era berean inoiz ez da hain gutxi erabili?
J.K.Etorriko da hori ere. Noski falta zaizkigu tresna batzu baina lortuko ditugu. Gainera diskriminazioaren aitzakiak gero eta indar gutxiago izango du, ume gehienek jakin eta ulertuko bait dute euskara, eta euskaldun pasiboak badira ere, aurrerapauso bat da. Tresna guztien konfluentziak aterako du euskara aurrera. PNVkoek esango dute eurak jarritako tresnak direla, eta egia da, baina aurretik beste batzu egon izan dira beti. Orain ere joan dira Euskal Herria salbatzera espainol gogorrenekin. Orain aukera ona dute estrategiaz aldatzeko. Eta noski, esker abertzaleak ere aldatu beharko du, egokitu egin beharko du bere metodologia eta azkenotan munduan zehar gertatu diren zenbait fenomenotatik ikasi.
Espainiarrek, bestalde, argi dute zenbat eta jendeak euskara gehiago ikasi gero eta indar gutxiago izango dutela hemen, eta orduan beraiei ez zaie interesatzen jendeak euskara ikasi dezan, euskarak kontzienizia sortzen duelako. Elebitasuna ez da posible, eta hori ederto asko dakite eurek.
A. Azkenik, ze balorazio egingo zenuke iragandako hauteskunde autonomikoez?
J.K.Orain aukera ona dago HBk egindako eskaintzari PNVek eta EAk heltzen badiote. Hori ez bada gertatzen ezker abertzalea nagusitu egin beharko da, eta hori ez da denbora askoan gertatuko baina, duda barik, gertatuko da. Dena den, oraingoz, PNVek ez dut uste Paktua apurtuko duenik HBrekin joateko. Hauteskundeak erakusten dute hemen jendea oraindik gogor dagoela. Azkenik, zera aipatu, PNV, eta Ardanza eta Arzallus ez direla sartu autobiarekin. Bai ordea EA eta EE eta boto ugari galdu dute. Kontuz, ea orain egunkariarekin berdin gertatzen zaien PNVkoei.
Xabier Letona
32-36

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKBesteak
PertsonaiazKALZADA1
EgileezLETONA1Hizkuntza

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude