Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da

  • Atzo, 2014ko uztailaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zen Donostian, 82 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.


2014ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Xabier Aranburu eskuinean agertzen da, Jose Mari Satrustegi, Luis Villasante eta Pello Salabururekin. Irudia 1984koa da, Euskaltzaindiaren X. Biltzarrekoa, Iruñean. (Argazkia: Euskaltzaindia)

Xabier Aranburu Sagarzazu Hondarribian jaio zen, 1931ko irailaren 4an. Madrilen ikasi zuen Kazetaritza. Donostiako La voz de España egunkarian egin zuen lan. Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidentea izan zen.

Artikulu eta liburu ugari idatzi zuen. Besteak beste, Olerti, Zeruko Argia edota El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.

Hondarribiko historia, ohiturak eta kulturari buruz hitzaldiak eman zituen, eta hainbat lan publikatu ere.

Euskaltzaindiak 1975eko ekainaren 27an izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide zen, baita Gipuzkoako Ozeanografia-Fundaziokoa ere. Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarra erakundearen sustatzaileetariko bat izan zen.

Argitaratutako lan batzuk:

  • El camino de Santiago por Hondarribia
  • Arqueología en el Jaizkibel
  • Hondarribia Ciudad amurallada
  • Hondarribia ya estaba habitada hace mas 800 años
  • Alarde de Fuenterrabía = Ondarribiko alardea.  (Félix Garridoren ilustrazioekin)
  • Terranova "La ruta del bacalao"
  • Juan Ignacio de Iztueta
  • Paseos por la ciudad : Hondarribia. (Xabier Sagarzazuren ilustrazioekin)
  • Hirian barrena : Hondarribia (Xabier Sagarzazuren ilustrazioekin)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komunikazioa
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


Eguneraketa berriak daude