Gero eta indartsuagoa den mundu birtual eta globalizatuan bada euskaraz funtzionatzeko hautua egin duenik. Game Erauntsia da horren erakusle, 260 kide baino gehiago dituen bideo-jokoen euskal komunitatea.
Euskara ardatz, txapelketak antolatzen ditu, itzulpenak egin, eta tailer eta hitzaldiak ere ematera ohituta dago. Baina ez al da errazagoa erdal komunitatean sartzea euskararen kontuarekin hastea baino? “Euskaraz bizi gara eta horrela egiten zaigu egunerokoa ere gustagarri. Bestalde, hutsune bat betetzea ere izan da gure helburua, justizia sozialagatik. Jendartean bezala mundu birtualean ere txoko bat merezi dugu euskaldunok, eta gaur gaurkoz behintzat ez dago bideo-jokoen kultura itxurazkorik euskaldunon artean eta komunitatean, lagun taldean kultura hori osatzen hastea beharrezkoa da”, adierazi du Urtzi Odriozolak.
Game Erauntsiaren helburua sarean beste kideekin jokoan ari direnean komunikazioa euskaraz izatea da, bai jokoan eta bai ondoren sor daitezkeen eztabaidetan ere.
Mundu maskulinoa dela aitortu digute, eta badute horretan eragiteko gogoa ere. Emakume euskaldunak gerturatu nahi dituzte, “jakitun baikara komunitatean egon badaudela, nahiz eta asko ez izan. Garaia da euskaldunok mundu erdaldun eta maskulino hori eraldatzen hasteko”.
Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]
Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]
2024ko interneteko Argia Saria Gordegia.eus Egiako Artxibategi Grafikoak jaso du eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olalde etorri dira Atxega Jauregira saria jasotzera. Honakoak proiektuko kide den Arkaitz Artolak esan dizkigunak.
Amagoia Gurrutxagak pozez hartu du ARGIAren saria, "euskarazko kazetaritzan erreferentziala delako". Ez Gatoz Paristik podcastarekin Lanarteak duen helburua gogorarazi du: "Gure kezkak, lan-baldintzei zein kulturari buruzkoak, gizarteratzeko modu goxo eta eder bat... [+]
Kristina Berasain Tristanek jaso du 2024ko prentsako Argia Saria eta honako hitzak esan dizkigu sari jaso berritan.
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Guggenheim Stop plataformako Itsaso Zaldunbide, Eider Gotxi eta Zuriñe Gandariasek jaso dute kanpaina onenaren Argia saria. Hemen Eider Gotxik esan dizkigunak saria jaso ostean.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Bizkarsoro filmeko argazki zuzendari Hibai Castro, zuzendari Josu Martinez eta ekoizle Katti Pocheluk pozez jaso dute Argia Saria, eta filmaren gaiari bultzada emateko baliatu nahi dute. Martinezek dio aspalditik zuela gaia jorratzeko nahia, eta argi du jendea bihotzetik... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.