TattooArtean ekimena aurkeztu dute, espetxeen aurka eta euskal preso politikoen alde

  • Apirilaren 12, 13 eta 14an TattooArtean ekimena egingo dute Artean, Bizkaian. Bailara horretan bizi diren herritarrak ari dira antolatzen, jakinarazi dutenez, asanblada irekiaren bidez. "Egiten ari garen lana guztiz militante eta boluntarioa da, presoek kartzelan eta ihesean bizi duten egoera islatzera bideratuta dago dena, eta haiei elkartasuna era ezberdinetan adieraziko diegu". Lortuko den diru guztia euskal preso, iheslari eta errefuxiatuarentzat izango da.


2018ko apirilaren 04an - 11:11
TattooArtean ekimenaren kartela.

Tatuaiak, artea eta elkartasuna lotuko dituen ekimena da Tattooartean. Tatuaia edo percinga egin nahi duenak email bat bidali behar du tattooartean@gmail.com helbidera hurrengo datuekin: izen abizenak, telefono zenbakia, tatuaiaren informazioa eta hau egiteko ongi datorkion eguna eta ordua (13an edo 14an 11:00etatik 19:20era).

Abestia ere egin dute ekimenerako. Hitzak Arkaitz Estiballesek egin ditu, ahotsa Eskean Kristo taldeko Peiok jarri dizkio eta musikaz Jagoba (TAOM) arduratu da.

Tatuaiez gain, bideo emanaldi, herri bazkari eta musika izango dituzte zuzenean:

  • “KM.0 dispertsioaren hamaika aurpegi” argazki erakusketa.
  • Zine foruma: “Hemen right now!”, Angela Davis eta espetxeak Gipe-Ipes-eko lagunenekin.
  • “Eskubide Zibil eta Politikoak urratzeko tresna berriak: errepresio zuria” hitzaldia, Eleak-en eskutik.
  • Aterabidetik dispertsiometraia, Sare Gernika-Lumo kideekin.
  • Presoen materialen kolektiboen azoka (materiala ekarri nahi duenak emailera idatzi behar du).
  • Altsatsuko gazteen aldeko kontzentrazioa.
  • Bertsxortan ikuskizuna (lau pareta artean egiten eta pentsatzen duguna publiko egitearen atrebentzia).
  • La martula Klown ikuskizuna nagusientzako.

Horrez gain, dirua lortzeko Torontile-ren laguntzagaz kamisetak atera dituzte eta 10 euroan daude salgai Arteako Herriko Bentan, Igorreko Herrikon, Zeberioko Batzokian eta Areatza Bixerren.

Kartelean agertzen den emakumea Maud Stevens Wagner da, lehenengo tatuatzaile profesionala.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude