Siriako matxinoei laguntza izoztu diete amerikarrek eta ingelesek

  • Ezusteko albistea sortu du Siriako gerra zibilak: AEBk eta Erresuma Batuak iragarri dute bertan behera uzten dutela matxinoei ematen dien laguntza.


2013ko abenduaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Assaden aurkako gizon armatu bat Aleppon, artxiboko irudi batean (argazkia: AFP).

Erabakia hartu dute berretsi dutenean yihadistek eraman dituztela Turkiarekiko mugan dagoen Bab al-Hawa herriko biltegietako materialak. Mendebaldeko aliatuek sostengatzen duten Siria Askearen Fronteak biltegi horietan zeuzkan pilaturik amerikar eta ingelesek oparitutako gaiak eta joan den asteburuan Fronte Islamiarreko ekintzaileek basearen kontrola harturik material guztiok hartu zituzten berentzako. Siria Askearen Fronteak lotura handia duen bezala Mendebaldeko potentziekin eta Golkoko erregetza batzuekin, Fronte Islamiarra Saudi Arabiak elikatzen du nagusiki eta Afganistango gerraz geroztik mundu musulman osoan zabalduz joan diren mugimendu yihadisten kide da.

Yihadistek harrapatutakoez gauza ezberdinak esan dira egunotan. Mendebaldeko iritzi publikoa lasaitzearren edo, hasieran esan da logistikako gaiak eraman dituztela: janaria, janzkiak, kamioiak, komunikazioko tresneria… Baina geroago arduradunak hasi dira aitortzen hegazkinen eta tankeen kontrako armak ere badirela ebatsien artean, The Guardianek zehaztu duenez: "Freonte Islamiarrak, zeina sei brigada errebeldek osatzen duten, atzeman ditu hegazkinen kontrako armak eta tankeen kontrako suziriak zeuzkan biltokiak Bab al-Hawako bidegurutzean, Turkiako mugan, joan den astean. Taldea Saudi Arabiak babesten du".

Itxura batera, Mendebaldeko potentziak eta oro har urtarrilean Siriako gaztazkaz bildu behar duten guztiak kezkatuta daude hasieran Baxar al Assaden errejimenaren eta oposizio osoaren arteko gatazka bilakatu delako denek denen kontrako gerra txiki multzoa. Ondoko egunek erakutsiko dute mugimenduok zerikusirik baduten Iranekiko krisia baretzearekin eta Barack Obamak Mendebalde Hurbilean ezarri nahi duela dirudien politika berriarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
"Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak"

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-07 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-07-22 | Mikel Eizagirre
Assaden Baaz alderdiak eta haren aliatuek irabazi dituzte Siriako parlamentuko hauteskundeak

255 eserlekutatik 177 eskuratu ditu al-Assaden “Batasun Nazionala” izeneko hautagaitzak.


Eguneraketa berriak daude