Sexu eraso bat egitea leporatuta, gizonezko bat atxilo Basaurin

  • Ustezko erasotzailea biktimaren etxera joan zen sexu harremanak izateko asmoz; emakumearen ezezkoaren ostean eraso zion. Epaileak urruntze agindua ezarri dio.


2016ko abuztuaren 04an - 10:23

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Basaurin, emakumezko bati sexu eraso bat egitea egotzita. Biktimak aurpegian eta belaunetan zituen zauriak artatu zituzten Galdakaoko erietxean, eta hura jakinarazteko deiak abiatu du poliziaren ikerketa.

Ertzaintza erietxera azaldu zenean, biktimak azaldu zuen ustezko erasotzailea bere etxera joan zela sexu harremanak izateko asmoz. Haren ezezkoaren aurrean, lurrera bota eta gorputz atalak ukitzen hasi zitzaion. Ahoa ere estali zion, arnasa hartzea zailduz.

Emakumezkoak alde egitea lortu zuenean, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen etxetik. Jazotakoaren berri izandakoan abiatu zuen ikerketa Ertzaintzak, eta astearteko 10:00ak aldera atxilotu du. Arratsaldean Bilboko auzitegian epaitu, eta urruntze agindua ezarri dio epaileak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude