Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

  • Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 22an - 07:22

Hiru mila pertsona baino gehiagok AHTaren proiektuak eta lanak gelditzea eskatu dute eta bidenabar, “Burgos, Araba eta Nafarroan ibilbideen azterketa eta tren publiko eta sozial baterako proposamen” proiektua defendatu dute.

Proiektu honen oinarrizko jarduerek burdinbidearen bikoizketa eta honen egokitzapena aurreikusten dute, bertatik mota guztietako trenak ibil daitezen. Planteatzen dira ere geltokiak berriz irekitzea, lurperatzeak eta gatazkatsuak diren puntuen ezabaketak.

Manifestazioa arratsaldeko 18.00etan abiatu da Altsasuko suhiltzaileen sirenen hotsekin, giro alaitsu batean, 22 traktore buruan eta joaldunez, pertsonaia mitologikoez, trikitilari eta kantu taldeez lagundurik.

Ibilbidean zehar erraldoiek eta gaiteroek dantza bat eskaini dute, eta manifestazioa Iortia Kultur Etxeko plazan amaitu da. Bertan, txalapartaren doinuekin eta bertsolarien mezuekin ekitaldiari hasiera eman zaio, zeinean antolatzaileek, AHTrekiko aurkakotasuna adierazteaz gain, jasotako babesa eskertu duten, eta proiektu honen aurrean alternatiba badagoela azpimarratu duten.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: “Trena benetako garraiobide bihurtu dadin”

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude