Puigdemont atxilotu dute Alemanian eta Neumünster-eko espetxera eraman dute

  • Igande goizean atxilotu du Alemaniako poliziak Carles Puigdemont, Danimarkatik Alemaniara autoz sartu den unean, Finlandiatik Bruselara itzultzen ari zenean. Espainiak atxiloketarako emandako euroagindua bete du horrela Alemaniak eta orain estradizio prozedura jarriko da martxan.

     


2018ko martxoaren 25an - 19:52
Furgoneta honetan sartu dute Neumünster-eko espetxera.

Albistea ezagutu ahala protestak areagotu egin dira Katalunia osoan. Berez, mobilizazio ugari ziren deituta gaurko ostiralean izandako bost agintarien atxiloketengatik, eta Puigdemonten atxiloketa ezagutu denean Katalunia osoan mobilizazio gehiago deitu dituzte.

Puigdemont lehendakaria bihar goizean pasatuko da epailearen aurretik eta honek erabaki beharko du libre uzten duen kautelazko neurriekin edo behin-behineko espetxeratzea agintzen duen. Ondoren, Alemaniako auzitegi batek erabaki beharko du Espainiatik egin zaion estradizio eskaerari buruz, aztertuz Espainiak leporatzen diona eta ea Alemaniako legeekiko egokia den ala ez. Ez da espero Belgikan bezala luzatzea estradizio eskaera eta erabakia egunetako kontua izan daiteke. Beste iturri batzuen arabera, 3 hilabete iraun dezake prozesuak. Puigdemont, halaber, aztertzen ari da asilo eskaera egitea, baina ez omen litzateke erraza beru lortzea. Espainiako Gobernuak, halaber, atxiloketa agindua eman du erbestean diren kontseilarientzat eta Marta Roviraren aurka.

Katalunia osoan izaten ari dira mobilizazioak, handiena Bartzelonan. Gracia Pasealekuan, esaterako, hamarnaka mila pertsona bildu dira. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean tentsio handia egon da Mossoak eta manfestarien artean eta uneren batean karga batzuk ere izan dira. Bi pertsona atxilotu dituzte eta 17 bat zauritu arinak izan dira, gutxienez. Horrez gain, errepide mozketak ere izan dira hainbat tokitan.

Egoerari erantzuteko zer egin pentsatzen ari dira alderdi eta elkarte independentistak eta hiru aukera bederen indarrez entzuten ari da: greba orokorra eta Puigdemont lehenbailehen lehendakari izendatzea. Junts Pel Sí eta CUP aukera honen aldekoak direla iragarri dute.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude