‘Nemekitepá’, komedia berria euskaraz

  • Aste honetan hasi da Nemekitepá filmaren grabaketa Erandion (Bizkaia). Patxo Telleria eta Aitor Mazo zinegileen bigarren pelikula euskara hutsean filmatuko den komedia erromantikoa da. Aktoreetako batzuk Sara Cozar, Barbara Goenaga, Gorka Otxoa, Itziar Atienza eta Mikel Losada dira.


2011ko azaroaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Barbara Goenaga.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zuzendariek euskal zinemarentzat ekarpen polita izatea espero dute. "Askoren ustez, film bat euskaraz egiteak mugatu egiten zaitu, baina, gure ustetan, euskaraz lan egitea gainsari bat da", adierazi zuen Telleriak proiektuaren aurkezpenean.

Filmaketak sei aste iraungo du eta datorren urteko udazkenean aretoetan ikusgai egotea espero da.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude