Tolosako bost gazte epaituko dituzte ekainaren 16an eta uztailaren 13an eta orotara 21 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Tolosako gazteek 2015etik jasotako errepresioa salatzeko Gazteak Kalean plataformak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 3rako eta 10erako.
Azaldu dutenez, Tolosan azken hiruzpalau urteetan gazte mugimendua nabarmen aktibatu da. "Botere zapaltzaileak", ordea, "errepresioa erabiltzen du subjektu eta proiektu politiko oro suntsitzeko", salatu dutenez.
Bi gertakari azpimarratu dituzte. Batetik, 2015eko inauterietan izan ziren istiluengatik hiru gazterentzat lau urte eta erdi eta bost urte eta erdi arteko espetxe zigorra eta 38.000 euroko isuna eskatu dute.
Bestetik, Ezpala Gaztetxearen aldeko eserialdi baketsuarengatik 50 gazte ingururi 15.000 eurotik gorako isuna jarri diete, eta horietako bi lagunentzako hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute.
Gazteak Kalean plataformak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 3rako eta 10erako.
ADI!!! E16 eta U13 Tolosako 5 gazte epaituak izango dira. Ekainak 3 eta 10ean mobilizazioak! #Ezpalako2akKalean #Intxurreko3akKalean pic.twitter.com/CzoNfRxxzM
— Gazteak Kalean (@GazteakKalean) 2017(e)ko maiatzak 30
Inauterietako istiluen inguruko dokumentala (Topatu.eus):
Ezpala Gaztetxearen aldeko eserialdiaren bideoa (Topatu.eus):
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]