Lekeitioko konbentu zaharra okupatu dute herriko gazteek

  • Herriko konbentu zaharra okupatu zuten hainbat herritarrek igandean Lekeition. Eraikina publikoa da eta 2004tik hutsik zegoen.


2013ko abuztuaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
“herriaren beharrizanak asetzeko erabiliko da” eraikina. Argazkia: borrokagaraia

Okupazioaren parte izan direnen esanetan, “herriaren beharrizanak asetzeko erabiliko da” eraikina. Bestetik auzokideen elkarbizitzarako arau batzuk jartzeko prestutasun osoa azaldu dute.

Ekainaren 29an beste eraikin bat okupatu zuten hainbat lagunek. Egun batzuetan konponketak egiten ibili ostean, ertzaintzak kanporatu egin zituen.

Lekeitioko hainbat herritarren oharra:

SANTA RITA ZABALIK!

Gaur, abuztuak 4, lekittar talde batek Santa Ritako konbentu zaharreko atiak ireki doguz.

Eraikinean gaztetxe bat zabaldu dogu; halan da be, ez da gazteontzako mugatutako gune bat izango, izan be, gure asmua, herritar guztijek parte hartzeko aukeria eukiko daben leku bat bermatzia izan da eta.

Ekainaren 29an beste eraikin huts bat hartu genduan, eta lau egunen buruan, legez kanpoko operazio polizial batek atiak zarratu ebazan. Besuak gurutzatuta geratu biharrian, alternatiba egokiago bat aurkitu dogu:

Udalaren eskuetan dagoen komentu zaharra 2004. urtetik hutsik eta erabilera barik egon da, eta guk, herriaren beharrizan bat asetzeko gai badela erakutsi nahi dogu.

Herri osoaren proiektua izanda, hasieratik argi utzi nahi dogu auzokideekin elkarbizitzarako arau batzuk zehazteko prestutasun osoa daukagula; Euskal Herriko Kultur Ondarearen Zerrendan dagon eraikina izanik, edozein proposamen jasotzeko zabalik gaoz.

Hala bada, Abuztuak 5ian, 10:00 etan eta 19:00 etan, Asanblada zabala deitu dogu, ekarpen danak batzeko asmoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude