Lau ikasletik batek 'bullying'-a jasan du ikasturte honetan

  • Udaltzaingoak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan egin duen azterketaren arabera.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2017ko maiatzaren 19a

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lau ikasletik batek bullying-a jasan du ikasturte honetan. Horixe da Udaltzaingoak egin duen azterlanaren datu nagusietako bat. Gaur aurkeztu dute ikerketa, Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzi Carlos Zapaterok, Udaltzaingoko komisariorde Kepa Sollak eta azterlanaren egileetako batek, Cristina Marchante psikologoak.  Gasteizko ikastetxeetan ziklo horietan dabiltzan 668 ikaslek erantzun dituzten inkestetan oinarritu da txostena.

Ikerketa bost ikastetxetako DBHko hamabost ikasgelatan eta beste zortzi ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 21 ikasgelatan egin da. Horren arabera, Bigarren Hezkuntzako ikasleen %23,50 izan da bullying-aren biktima ikasturte honetan, eta Lehen Hezkuntzako %25. Portaera ohikoenak erasoak, irainak edo izengoiti iraingarriak, eta ikaskideekin batera jardueretan parte hartzen ez uztea dira.

Azterlanak beste  egoera batzuk ere nabarmentzen ditu; esaterako, Bigarren Hezkuntzako ikasleen %26 izan da bullying kasuen lekuko, eta Lehen Hezkuntzako %14,39. Zentzu horretan, Kepa Sollak azpimarratu du beharrezkoa dela "biktimaren ondoan egotea eta lekukoekin lan egitea". 

Ziberbullying-a

Ikasleek teknologia berriak eta internet erabiltzeko aukera ere aztergai izan du ikerketak. Lehen telefono mugikorra 9-10 urterekin eskuratzen dute Lehen Hezkuntzako ikasleek. Gehienek interneterako konexioa dute, eta horrek ere erasoak egiteako eta jasotzeko aukerak handitzen ditu:  "agertoki berria agertu da, ziberespazioa, eta horrekin batera, ziberbullying-ean aritzeko aukera", ohartarazi du Carlos Zapatero zinegotziak. Hala, ziberbullying-ak ikasleen %6-7ri eragiten die; gehienetan txatetatik eta sare sozialetako taldeetatik kanporatzen dituzte, biktimak ezabatuz edo foroetatik alde egitera behartuz.

Egoera horiek "kezkagarriak dira, eta alarma pizten dute gizartean", beraz, Herritarren Segurtasuneko zinegotziak azpimarratu du beharrezkoa dela "ikastetxeek gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko heziketa eskaintzea. Portaera horiei aurre egiteko trebetasunak eman behar dizkiete ikasleei".

Udaltzaingoa adingabeen talde bat sortzekotan da, egoera horiek eta adingabeekin lotutako beste batzuk aintzat hartzeko: droga eta alkohol kontsumoak, gurasoekiko indarkeria, gazteen lonjak edo bandak.

Era berean, ikastetxeetan informazio eta sentsibilizazio lanean jarraitzen du, hitzaldiak emanez. Ikasturte honetan ia 2.200 ikaslek hartu dute parte.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Kanal honetan artxibatua: Bullyingaren amesgaiztoa

Bullyingaren amesgaiztoa kanaletik interesatuko zaizu...
Ausarten Kluba, bullyingari aurre egiteko

Jazarpen kasuak azaleratu eta konponbidea aurkitu ahal izateko, ikaslez osaturiko Ausarten Kluba sortu dute Terrassako ikastetxe batean: “Ausarta eta salataria ezberdindu behar dira: salataria da sekretu bat gordetzen ez dakiena, baina sekretu horren erruz norbait sufritzen ari bada, kontatzea da laguntzeko modua”, diote 10 urteko Sanaa eta Antoniok.


"Eskolak ez du ezer eskaintzen musika ikasteko"

Kantari, eta Kantua ikasten Maider Legarreta Musikenen. Estresatuta ere badabil aldi honetan, estu hartzen baitituzte irakasleek bertan ari diren ikasle bakanak. Hala ere, tartea egin digu, The Road albuma kaleratua duen Kantu ikasle kantariak.


Eskola jazarpen kasuak bikoiztu egin ziren 2015-2016 ikasturtean

Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak 2015-2016 ikasturteko jazarpenari buruzko datuak eman ditu. Azaldu duenez, igoera nabarmena izan zuten. Hitzezko erasoak izan ziren ugarienak eta askok internetekin zerikusia izan zuten. Prentsaurrean zabaldu ditu datuak Uriartek, Maite Alonso sailburuordea eta Jose Antonio Romero Hezkuntza Ikuskaritzako buruarekin batera.


2017-01-09
"Cyberbullying" fenomenoa
MULTIMEDIA - Ertzak

Geroz eta bullying kasu gehiago daude eta arreta berezia jarri nahi izan diogu "cyberbullying" deitzen zaionari. Nola detektatu eta saihestu daiteke? Hiru aditurengana jo dugu gaian sakontzeko: Julen Linazasoro, Ageda Laraudogoitia (Kiva programa) eta Aritz Anasagasti (Emotional Network).


Eskola garaian jasan zuen bullyinga komiki arrakastatsu bihurtu duen idazlea

10 urte zituenean, Fanny Britt idazle kanadarrak eskola jazarpena sufritu zuen. Jane, le renard & moi (Jane, azeria eta ni) komikian jaso du "haurtzarotik bizkar gainean daramadan istorioa", nerabeentzat eta hezitzaileek material gisa erabiltzeko aproposa.


Lekuko pasiboak konplizeak gara

Denok egin dugu noizbait: whatsapp taldean idatzi duten txiste iraingarriaren aurrean isildu, edo bulegoan lankideak egin duen etorkinei buruzko aipamen txatxua erantzunik gabe utzi, parrandan tabernan neskari ipurdia ukitu diotela ikusi eta beste aldera begiratu...


EAEko 250 ikaslek baino gehiagok deitu dute laguntza telefonora, bullying-agatik

Adin txikikoak laguntzeko Zeuk Esan telefono zerbitzuaren aurtengo datuak eman ditu Eusko Jaurlaritzak. 2015arekin alderatuta, hamar hilabeteotan %65 igo dira deiak. Guztira 608 haur eta gaztek deitu dute, horietatik %42k eskola-jazarpenari lotutako gaiez laguntza eskatzeko.


Kamerak ikastetxeetan?

Bullying edo eskola-jazarpen kasu batzuetan, "ikastetxean kamerak ezartzea beharrezkoa" dela adierazi dio Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Vocento taldeari, "kasu batzuk lekukorik gabe ematen direlako. Bitartekoak jartzea beharrezkoa da, beti ere hirugarren pertsonen eskubideak errespetatuz".


2016-05-10 | Zebrabidea
"Jazarpenaz kontziente gara, eta aurre egin behar diogun ustea dugu"

Hego Euskal Herriko 52 ikastolatan ezarriko dute eskola jazarpenari aurre egiteko Kiva plana, urtarriletik aurrera. Finlandian sortu eta garatu dute programa hori. Zazpi urte dira hango eskoletan martxan dutela, eta emaitzak ikusgarriak izan dira: urtebetean, %78 gutxitu ziren bullying kasuak. Gaia gertutik ezagutze aldera, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendari Imanol Igeregi batu da gurera.


Bullyingari aurre egitea lortzen ari den metodo finlandiarra ezarriko dute 52 ikastolatan

2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute. Arreta biktiman edota erasotzailean bakarrik jarri beharrean, talde osoa gidatzen duten arauak aldatzea da metodoaren oinarria, gertatzen denaren lekuko direnengan eraginez. Datorren ikasturtetik aurrera, 52 ikastolatan ezarriko dute KiVa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude