Larrun kaskora mendi martxa antolatu dute azaroaren 19rako

  • Larrun Ez Hunki kolektiboak mendi ibilaldia antolatu du heldu den iganderako, azaroak 19, Iparraldeko agintariek bertako tren famatua zaharberritzearekin batera mendi mitikoan eragin nahi dituzten aldaketei aurre egiteko. Azkaine, Bera, Sara eta Urruñatik abiaturik, lau zutabetan igoko dira gailurrean bat egiteko.


2017ko azaroaren 13an - 17:00
Larrun Ez Hunki kolektiboko kideak (Azkaine, Bera, Sara eta Urruñakoak) mendi martxa aurkezten Larruneko tren txikia abiatzen den Sant Inazeko lepoan. (Argazkia: Erran)

Protestaren muinean dago Larrun 2020 egitasmoaren kontrako egonezina. ARGIAk abuztuan azaldu zuenez, Larrun 2020 egitasmoa Larrungo trenaren ingurumaria berritzeko proiektua da eta horren berri jakin zenez geroztik Azkaine, Sara, Urruña eta Bera herrien magalean ez dago giro. Proiektuak eztabaida zalapartatsua eragin du. Larrun Ez Hunki kolektiboa eratu da egitasmoaren aurka.

Egitasmoaren gibelean “atrakzio parke bat” gauzatzeko asmoa begitandu zaie. Proiektuak hiru eremutan eragingo bide du: tren geltokiaren abiapuntuan, tarteko ibilbidean, eta mendi puntako azpiegituretan. Aurrekontuak eginak omen daude, baina dirua nondik datorren ez omen da argi eta garbi ageri. Esaterako, proiektuak Bera herria ukitzen du, baina Josu Iratzoki auzapez beratarrak dioenez, egitasmoari buruzko informazio oso urria eman zaie beraiei.

Jean Jacques Lasserre buru dutela, Larrun 2020 proiektuaren egileek diote beren asmo bakarra dela mendi ospetsura doan turismoa sustatu eta bisitari kopurua handitzea. Aldiz, Larrun ez Hunkik egitasmoaren gibelean atrakzio parke bat gauzatzeko asmoa ikusi du. Proiektuak hiru eremutan ekarriko lituzke eraginak: trenaren abiapuntuko geltokian, tarteko ibilbidean eta mendi puntako azpiegituretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2024-05-12 | Nicolas Goñi
Ekialdeko Afrikan, oztopoak oztopo, eurite aldaketei egokitzeko ekimenak martxan

Etiopia, Somalia eta Kenyako hainbat eskualdetan ia hiru urtez euririk gabe egon ondoren, azkenaldian urpetuak izan dira. Sasoi kontrasteak ohikoak izanik ere eskualde hartan, klima aldaketarekin larritzen dira, eta euriak hobeki baliatzeko hainbat tokiko ekimen garatzen ari... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Etxeko lanak

Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren... [+]


Eguneraketa berriak daude