iPada duten 114.000 erabiltzaileren datuak babesik gabe

  • Applen azken sorkuntzetako batek, iPadak, arazoak izan ditu. Bere erabiltzaileen datuen segurtasunak huts egin du. Interneteko zerbitzua eskaintzen dion enpresaren arazoa izan da, AT&T-rena. Talde batek erabiltzaileen posta elektronikoetara heltzea lortu du eta hauen datuak arriskuan egon dira.


2010ko ekainaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
iPada

2010eko urtarrilaren 27an Applek bere azken berrikuntza aurkeztu zuen, iPada, mugikor adimentsuaren eta ordenagailu eramangarriaren arteko gailua.

Orain arazo bat sortu da teknologia berri horrekin. AT&T telefono operadoreak azaldu du iPadari zerbitzua ematen dion sarearen segurtasunean arazo bat egon dela. Ondorioz, iPada duten kontsumitzaile batzuen datuak babesik gabe geratu dira.

Gawker webgunea izan zen iPad 3G-aren 114.000 erabiltzaileren posta elektronikoak "talde pirata batek" eskuratu zituela azaldu zuena. AEBetan iPad 3G-ari internet zerbitzua eskaintzen dion telefono operadoreak, Gawkerrek albistea zabaldu ostean jakinarazpena bidali zuen.

Gawkerrek azaldutakoaren arabera, erabiltzaileen artean ondorengoak daude: militarrak, senatariak, The New York Times, eta AEBetako Gobernuko ordezkari, Justizia Sala, Nazioarteko segurtasuna eta NASA.

AT&Tk adierazi duenez, erabiltzaileen posta elektronikoa soilik lortu ahal izan dute piratek. Eta amaitzeko, ondorengoa azaldu du: “Ikertzen jarraitzen dugu, eta erabiltzaileen helbide elektronikoak lortu badituzte, jakinaren gainean jarriko ditugu. Oraingoz, uste dugu ez dutela erabiltzaileen informaziora heltzerik izan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude