Hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamena Frantziako Parlamentuan


2010ko abenduaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Frantziako diputatu talde batek hizkuntza gutxituen aldeko lege proposamen bat eztabaidatzeko eskaria egin dio Parlamentuko Presidentziari. Parlamentuan dauden alderdi guztietako diputatuek izenpetu dute proposamena, UMPko diputatu batzuek izan ezik. Horiek  beste lege proposamen bat aurkeztuko omen dute. Diputatuek aurkeztutako proposamenean ez da zuzen ageri hizkuntza gutxituei ofizialtasuna ematearen eskaria, baina eskatzen du zeharkako bideak erabiliz eta eskumenak tokiko erakundeen esku utziz, arloz arlo ofizialtasunak aitortuko lituzkeen hainbat eskubide eta lanabes bermatzea.


Eguneraketa berriak daude