Hegazkinez deportazioak egiteko 12 milioi euro ordainduko ditu Espainiak

  • 2015 eta 2016 urteetan hegazkinez deportazioak egiteko kontratua itxiko du Espainiako Gobernuak Air Europa eta Swif Air konpainiekin. 12 milioi eurokoo kostuarekin, etorkinen deportazio masiboak egiteko hegaldiak bi enpresa horiekin lotuko ditu berriro ere Espainiako Barne Ministerioak.


2015eko apirilaren 22an - 10:28
Espainiako Gobernuak Air Europa eta Swif Air konpainiekin itxiko du akordioa. (Argazkia: lamarea.com).

Zehazki 11.985.600 euro jasoko dituzte bi konpainiek aldi baterako enpresa-elkarte moduan. Oraindik akordioa ofiziala ez den arren, otsailaren 23an amaitu zen eskaintzak egiteko epea eta bi enpresek osatutako elkartearen eskaintza soilik jaso zen. 2015ean zazpi milioi inbertitzea espero dute eta 2016an bost, La Directaren arabera.

2013 eta 2014 urteetarako kontratua 24,2 milioi eurokoa zen, ia lizitazio berriaren bikoitza eta bi enpresa hauei esleitu zitzaien.

Hegaldiak ez dira diru publikoarekin ordaintzen diren zerbitzu bakarrak deportazioetan. Hegaldi horietan polizien zerbitzua ere izaten da, sarri, deportatu beharreko pertsonen kopuruaren bikoitza.

Atzerritarrak barneratzeko zentroak ixteko eskatzen duen kanpainak eta hainbat gizarte eragilek “kontratuak indargabe utzi eta aberriratzeekin amaitzeko” eskatu dute. Horretaz gain, bi enpresa horiei boikota egiteko deia luzatu dute. Salatzen dutenez, “hegaldi horietan gogoz kontra lasaigarriak ematea eta pertsonen aurka indarra erabiltzea onartuta dago”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude