Frédérique Espagnac (PS) presoen egoeraz: “Salbuespen neurriek ezin dute iraun”

  • Frédérique Espagnac Frantziako Alderdi Sozialistako (PS) kidea eta Pirineo Atlantikoetako senataria euskal presoen, desarmatzearen eta azken atxiloketen inguruan aritu da Kazeta.eus-en eskainitako elkarrizketan.  


2016ko urtarrilaren 04an - 11:45
Desarmatzea etapa oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela iritzi du senatariak. Baina urrats hori nola burutu galdetu behar dela uste du.

Christiane Taubira Justizia Ministroarekin batera erregularki lan egiten dutela azaldu du euskal presoek besteen eskubide berberak dituztela azaltzeko. “Salbuespen neurriek ezin dute iraun. Afera da ez direla bakarrik euskal presoak, biktimak bi aldeetan daude. Sufrimendua bi aldeetan dago.” Pertsona batzuk hil direla aitortu behar dela, eta aldi berean beren presoek ez dituztelako beste presoek dituzten eskubide berdinak familia askok sufritzen segitzen dutela gaineratu du. “Ez da beti erraza, presoak hurbiltzea entseatzen garenean segidan Estatu espainiarra mugitzen da eta terrorismoaren kontra lan egiteko partaidetza dutela gogoratzen dio Estatu frantsesari”. Argitu du ordea, ez dela Espainiar estatuaren esku hartzea: “80ko hamarkadaz geroztik terrorismoaren kontrako lankidetza bat plantan jarri da”.

Ez du uste ezta, justiziak baldintzapeko askatasunik ukatu duenik desarmatzea burutu ez dela argudiatuta. “Gaur egun, zoritxarrez, justiziak euskal presoak terrorista gisa tratatzen ditu beti; hori arazo bat da eta esplikatu behar da. Aldi berean, Ortzaizen atxilotu dituztenetako batzuk, askatu dituzte. Beste garai batean kartzelan geldituko lirateke”.

Ortzaitzeko atxiloketez galdetuta, poliziak bertaratutakoen aurka erabilitako bortizkeria kritikatu du: “Ezinezkoa da polizia gizartearen kontra aritzea. Poliziak gizartea babesteko egon beharko luke, eredu demokratiko batean”. Espagnac atxiloketa hauen harira sortutako sostengu taldeko kidea da.

Euroaginduen arazoari  aurre egin behar izan dietela ere azaldu du, eta gaineratu du gaur egun ez liekeela egoera horri aurre egin beharko. Aurore Martinen kasua ekarri du gogora: “Ez da onargarria Estatu frantsesean, Estatu espainiarrean prentsaurreko bat eskaini duelako jujatua izatea. Adierazpen askatasunak zentzu bat dauka eta Estatu espainiarrean ere hala dela pentsatzen dut”.

ETAren desarmatzea

Desarmatzea etapa oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela iritzi du senatariak. Baina urrats hori nola burutu galdetu behar dela uste du. Bere aburuz, armak bakarrik kuadro zehatz batean eman beharko ziren. Estatu frantsesean ezin dira mugitu kuadro zehatz bat plantan ezartzen ez den bitartean. Hori gertatuz gero, uste du Estatu Frantsesak ez lukeela aitzakiarik izango  urrats berririk ez egiteko.

Bakea zer den galdetuta: “Parisen gertatu dena –Pariseko bake konferentzia–  Euskal Herrian ikusten hastea da. ETAren biktimak eta ETAren eragileak elkartzea eta eskua ematea. Lehen aldiz elkarrekin adostea `inoiz ez gehiago´”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude