Frackingak akuifero ugari mehatxatzen ditu Espainian, Ekologistak Martxanek salatu duenez

  • Gasa lurzorutik erauzteko teknikak (haustura hidraulikoak edo frackingak) Espainiako Estatuan dituen ondorioei buruzko txostena (pdf) plazaratu du Ekologistak Martxan taldeak. Dioenez, teknika horren bideragarritasuna ikertzeko eskatu edo eman diren baimenen ia %80k, akuifero ezagunen gainean dauden lekuei eragiten diete.


2012ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fracking bidez gasa atera duten putzu bat, Afrikan.

Horietako erdiak baino gehiagok, karedun edo karbonatatu motakoak diren heinean, kutsatuak izateko arrisku handia dute. Ekologistak Martxanek azaldu duen moduan, frackingak erabiltzen dituen produktu kimikoak kutsakorrak dira, eta kalteak eragin ditzake herritarren osasunean: "Gaur egun herritarren %30 baino gehiago –14 milioi lagun– hornitzen dituzte akuiferoek, eta haietako asko  frackinga erabili nahi den zonaldeetan bizi dira. Arrisku handiena Ebroren goi-ibarrak bizi du, Ciudad Realeko eta Burgosko zonalde batzuek, esaterako. Hori dela-eta, akuiferoen gaineko baimen guztiak bertan behera eskatu die Ekologistak Martxanek Espainiako Gobernuari, konfederazio hidrografikoetako presidenteei, Kongresuko talde guztiei eta autonomoa erkidegoetako administrazioei.

Informazio gehiago:

AEBetako enpresen nahietara egokitutako plana. Unai Brearen erreportajea ARGIAn. Subillana Gasteizen eskisto gasa ustiatzea bideragarria ote den aztertzeko lehenbiziko bi putzuak egin nahi dituzte. Besteak beste egitasmo horri buruz mintzo da erreportajea.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude