"Pentsatzen dugu askozaz gehiago zabaldu beharra dagoela gure eskaintza. Hau da, gure literatura kanporatzeko ahalegina normalean hizkuntza handietara begira egin izan da. Mendebaldeko hizkuntzetara begira, batez ere. Guk ikusten dugu hizkuntza eslaviarrekin aukera handia eduki dezakegula. Antzekotasun nabariak dauzkatenez, bideragarritasuna bilatu eta ari gara Errusiaren bitartez bide berri bat irekitzen. Bestalde, arabierarekin ere ari gara pentsatzen bide bat irekitzea". (2006/07/04)