Euskal, espainiar eta frantses burgesiaren azken defentsa lubakia

  • Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.


2017ko abuztuaren 30an - 08:22

Onartzea, euskal-espainiar burgesiak eta euskal-frantses burgesiak kolaboratu eta parte hartzen dutela bere botere kuota erdieste aldera, eta gainerakoek, ordea, ahalik eta jarrerarik hurbilena agertu behar dutela politikoki zuzena denarekiko, ongizatearekiko, lasaitasunarekiko, segurtasunarekiko eta norberaren etorkizunarekiko. Aurrekoan, EAJ-PNV izan zen Euskal Herriaren etsaien azken defentsa lubakia. Hau esanda, nortaz ari gara, bada?

Hauek dira, azken finean, okupatzen gaituzten estatuen etsairik atseginenak eta errazen maneiatu daitezkeenak, haien lagunik onenak edo txarrenak ez badira ere. Ez dira “soka” berekoak baina aldi berean ez dute espainiar soka toreatzailearekin eta frantses soka jakobinoarekin hausteko inongo benetako asmorik. Are gehiago, Euskal Herrian ere klase-borroka egon eta dagoela irizpideari jarraituz, aipatutako guztiak aliatu estrategikoak direla esango genuke. Bai horixe! Kapitalaren funtsezko ordenari eusteko aliatu estrategikoak, kapitalaren aurpegia euskalduna bada ere. Guri berdin zaigu. Esplotatzailea eta esplotatua dira kontutan hartu behar direnak, nortzuk dira batzuak eta nortzuk besteak, klase eta nazional aspektutik.

Eta zergatik molestatu abertzale eta sozialisten kontzientzia batzuk honako gai honekin? Bada, gertakariek traza itzulezina hartzen ari direlako, eta horren azalpena egingo dugu. Historikoki Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM) helburu argia izan du, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka, eta hori bai ala bai egiten da, ez, ordea, “posible” denean bakarrik. Edukia, tresnak, aliatuak eta abarrak beste kontu bat izango dira. Ildo horretan eta koiunturari erreparaturik, helburu politikoak eta euskal langileriaren etorkizuna dira zalantzan jartzen ari direnak, bai eta, horiek lortzeko borroka bera ere. Ez dezagun filma mozorrotu betiko erretorikarekin: “ezinezkoa dugu hau” eta “hauxe da posible den bakarra”.

Honaino iritsi da Ezker Abertzale Ofiziala. Erreformaren eta sozialdemokraziaren aldera egin du. ETA eta bere historia eta bajage idologikoa deuseztu egin dituzte (bere oneritizarekin) eta baita Euskal Herriaren eta euskal langileria defentsatzen zituzten fundamentu eta lanabes guzti guztiak. Eta horri aldabakarreko dinamika detitu diote. Eta holan da. Errenditzeko erabakia aldebakarreko gauza da. Ez dago egiteko beste modurik eta ez duzu beste inor behar.

Sortu espainiar eta frantses legalitatearen baitan sartu egin da, kontatzen digutena kontatzen digutela. Eta Euskal herri langileari inposatutako gerra irabazteko estrategia abertzale eta iraultzailerik gabe aurkitzen gara. Izan ere, Euskal Herri langilearen zatirik kontzientziatuenak azken hamarkadotan jasandako desaktibazio ideologikorik handiena pairatzen ari gara.

Espainiar eta frantses estatuen legeriarekin bat datorren oinarri bat eraikitzen ari da Sortuk ordezkatzen dituen pentsamenduan eta jokabidean. Hau da, Euskal Herriaren aurka bai zentzu politiko, ideologiko zein estrategikoki begiratua ere. Horrela sartu da espainiar erreforma Euskal Herrian

Deriba erreformista osoan zehar, aurretik nahiz ondoren, aliantzak egiten dira euskal burgesia txikiarekin eta baita espainiar duten obedientzia zenbait erreformistekin. Hau da, espainiar eta frantses estatuen legeriarekin bat datorren oinarri bat eraikitzen ari da Sortuk ordezkatzen dituen pentsamenduan eta jokabidean. Hau da, Euskal Herriaren aurka bai zentzu politiko, ideologiko zein estrategikoki begiratua ere. Horrela sartu da espainiar erreforma Euskal Herrian.

Eta Sorturi tokatu zitzaion segituan bere lerro politikoa espetxeetara egokitzea eta hainbeste sumisio eta gero, Sortu-bidea besterik ezin zen etorri. EPPK-ak inoiz ez du lege penitentziarioa onartu bere izaera politikoagatik, EPPen Kolektiboa lehenestearren eta helburua amnistia zeukalako. Orain lege penitentziarioa onartu berri dute 221-ek (eman dituzten zifren arabea)  bere ildoan irtenbide pertsonalei lehentasun osoa emanez. Aldi berean onartze horrek, EPPen batasuna apurtzen du eta lege penitentziarioa onartzen ez duten EPPak kaltetzen ditu eta EPPen belaunaldi berrien espetxaldia baldintzatuko ditu.

Eta komunikabideez jakin dugunez, EH Bildu bilguneak nahi du “ezkerreko” espainiar erreformista gehiago sartzea koalizioan, bidelagun berri horiek independentziaren aldekoak ez direla gaineratuz. Eta “zentro” – “ezkerra” delakoan dauden batzurekin. Hori bada Independentziarako bidea, afera dramatikoa bihurtzen ari da. Inora ez doan bidea eta, bidenabar, NAEMekin akabatu.

Alegia,  halakoak  esan eta hala jarduten dutenek ezin dituzte gure klase zein nazio interesak defendatu, erabat ezinezkoa baita.

Ez esatearren izan ez dadila. Gutariko batzuek Euskadiko Ezkerrarena ikusita daukagu.  Ezer ez da berdina baina bai antzekoa, koiuntuaren gauzak, es besterik. Ezker Abertzale Ofizialeko militante askok imajinatu nahi ez badute ere.

Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso ohia. 

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude