"Europa Gotorlekurik ez, Giza Eskubideak ez dira negoziatzen" protesta antolatu dute hiriburuetan iganderako

  • Datorren otsailaren 25ean, igandean, Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak manifestazioa antolatu du. Ekintza errefuxiatuen eta migratzaileen Giza Eskubideak errespeta daitezen aldarrikatzeko, bai eta nazioarteko akordioak eta itunak bete daitezen ere, eta migrazio-politika humanoak exijitzeko erabiliko dute.

OEE, artxiboko irudia.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 23an - 14:27

Hirugarren urtez, errefuxiatu eta migratzaileei laguntzeko Euskal Herriko herri-plataformek Europako Batasuneko eta hemen inguruko beste administrazio batzuetako politikak salatuko dituzte; izan ere, “gehiago kezkatzen ditu beren mugak eta salgaiak babesteak, gerraren eta mugen negozioarekin aberasteak, giza eskubideak babesteak baino” diote.

Egoera are gehiago larriagotu da azken hilabeteetan. Mediterraneoan, Saharan, Sirian... Adingabeak desagertu egiten dira; pertsonak saldu eta erosi egiten dira; emakumeek indarkeria jasaten dute, eta sexu-esplotaziorako salduak dira…

Horrez gain, Herri-plataformek adierazi dute hemen ere, Euskal Herrian, badagoela lotsaren harresi bat, Santurtziko Portuan, hain zuzen. Salatu dute, halaber, badaudela lurralde batetik besterako bidean diren migratzaileak, eta ez-migratzaileak, kalean bizitzen.

Gauzak horrela, 25 hirik baino gehiagok eta 150 kolektibok deialdiarekin bat egin dute. Honek izango dira Hego Euskal Herrian antolatu dituzten ekintzak:

Bilbo: Bilboko Udaletxea, 12:00. Manifestazioa.

Donostia: Bakearen Usoan, 12:00. Kontzentrazioa.

Gasteiz: Gasteizko hirigunea, 13:00. Kalejira.

Iruñea: Gazteluko Plaza, 12:30. Kontzentrazioa.

 

Artikulu hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude