ETB digitalean ikusiko da Iruñerrian aurrerantzean

  • Iritsi da eguna. Aspaldidanik, eta bereziki Gobernu aldaketa gauzatu zenetik, euskaldunon Hiri Buruzagiko euskaldun askok eta askok espero zutena: astelehenetik aurrera, ETB Iruñerriko etxeetara Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) bidez iritsiko da, gainontzeko kateak bezala.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko urriaren 26an - 10:50
Aspaldiko eskaerari erantzungo zaio astelehen honetatik aurrera ETBren emisio digitalarekin.

Izan ere, hemendik aurrera, Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuek digitalean zabalduko dute euskal telebistaren seinalea. Hori horrela, euskaldunon Hiri Buruzagiko etxeetan ETBren lau kateak ikusi ahal izanen dira, 27 eta 41 kanalen bitartez.

Kate orokorrak ez ezik (ETB1 euskaraz eta ETB2ko gazteleraz), astelehenetik aurrera haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ETB3 katearen eskaintza zabalaz, eta fikzioa, entretenimendua eta kirolak uztartzen dituen ETB4ren programazioaz gozatzeko aukera izanen dute.

ETBko lau kateak 27 edo 41 kanaletan

Orain arte, Iruñerrian ETB1 eta ETB2 analogikoan hartzen zuten ikus-entzuleak ohartuko dira, lehen ETB2 hartzen zuten kanala beltzean dagoela. Telebista birsintonizatu ondoren, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4 hartu ahal izanen dituzte kanal horren bidez. Birsintonizatu ondoren, ETBko kateak ikusten ez badira, ohiko antenistarengana jotzea gomendatzen da.

Nafarroako ikusleen eta entzuleen nahia betez, ETBko lau kateak eta Eusko Irratiko irratiak digitalean zabalduko dira. Hartara, EITBren seinalea kalitate hobearekin hartzeaz gain, eduki eskaintza zabalagoa izanen dute Iruñerriko ikus-entzuleek.

Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuetatik banatzen da ETBren seinalea Iruñerriko herrietara. Orain arte analogikoan emititu dute: Ezkabatik, 43. kanalean ETB1 eta 41 kanalean ETB2 egon dira ikusgai; Erreniegatik, berriz, 25 kanalean ETB1 eta 27 kanalean ETB2.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude