Estatubatuarren %57k ez du Clinton eta Trumpen artean hautatu nahi

  • Inkesta baten arabera, %35k hautagai alternatiboen alde egin dezake. Azken galdeketek diote Clinton izango dela AEBtako hurrengo presidentea.


2016ko abuztuaren 24an - 11:14
Azken inkesten arabera, Hillary Clintonek irabaziko lituzke azaroaren 8ko AEBetako presidentea hautatzeko hauteskundeak. [Argazkia: Hispan TV]

The Washington Post egunkariak eta ABC kateak elkarlanean egindako inkesta baten arabera, Amerikako Estatu Batuetako biztanleen %57k ez ditu begi onez ikusten Hillary Clinton demokrata eta Donald Trump errepublikanoa: datorren azaroaren 8ko hauteskundeetan bietako inor ez bozkatzeko asmoa adierazi dute.

Inkesta horretan parte hartu dutenen %35k beste hautagai bat bozkatzeko “aukera oso handia” dagoela adierazi du Telesurrek. Bi dira hautagai alternatiboak: alderdi libertarioko Gary Johnson, edo alderdi berdeko Jill Stein. Hala ere, bi alderdi hauek ez lukete herritarren babes nahikorik Etxe Zurira iristeko, inkestaren arabera.

Huffpost Pollster etxeak egindako ikerketa baten arabera Clinton da Etxe Zurira iristeko aukera gehien dituen hautagaia, %46ko babesarekin. Bere aldetik, hautesleen %39k bozkatuko luke Trump. The New York Times berripaperak duela egun gutxi argitaratu zuenez, AEBetako presidentetzarako hautagaiek ez zuten hain babes gutxi jaso 1984tik.

Ezinezko helburua alderdi txikientzat

Igandean hautatu zuten Alderdi Libertarioaren –AEBetako hirugarren alderdia– Etxe Zurirako hautagaia: Gary Johnson izango da, Mexiko Berriko gobernadore ohia. Etengabe goraka ari da alderdia –2012an bozken %1 jaso ostean, %10 ematen diote aurten inkestek–, baina ia ezinezkoa du presidententza eskuratzea.

Ipar Amerikako botere faktikoek, indar ekonomikoek eta hauteskunde sistemak bi alderdi nagusiak gailentzea bermatzen du. Alabaina, libertarioek eskura dute kongresuko eztabaidetan parte hartzeko aukera: bozken %15 behar da horretarako, eta inoizko gertuen dabiltza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Polizia infiltratu batek bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


Irunen gizon bati eraso egin zion ertzaina kargutik kendu dute momentuz, gertakariak ikertzeko

Gizonezkoa kolpatu zuen ertzain agentea kargutik kendu dute kautelazko neurriekin, eta gertakariak ikertzen ari da Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitatea. Une hartan han ziren polizia agenteen jarrera ere aztertzen ari dira.


Materialismo histerikoa
Isilean


Protesta

Aste nekagarri bateko igandea da. Gauza gutxi egiteko, nahiz eta beti egon zeregina etxean, urgentziazkorik ez oraingoan. Dolce far niente-rako aproposa, eguraldia ere dudakoa delako. Etxean geratzeko egun egokia. Herrian, baina, eguerdirako manifestaziora deituta dago Gazaren... [+]


Eguneraketa berriak daude