EPPKk Xabier Rey omendu eta presoen hiru eguneko dolua iragarri du

  • EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiri batean omendu du Xabier Rey Urmeneta berrikitan Puerto III espetxean hilik agertu dena eta espetxeetan hiru eguneko dolua egiteko deia egin du. Reyren heriotzaren erantzuleak ere seinalatu ditu, presoen urruntze eta bakartze politika antolatu, babestu eta hori desegiteko aski egin ez dutenen artean.

ARGIA @argia
2018ko martxoaren 09a

ETAko preso gehienak biltzen dituen EPPK kolektiboaren agiriak honela dio bere osotasunean:

EPPKren oharra euskal jendarteari

Beste behin ere gure saminaren oihua adieraztera gatoz ohar baten bitartez. Beste behin, tamal handiz, gure kolektiboko beste kide bat erauzi digu espetxeak, salbuespenezko espetxe politika doilor horrek. Martxoaren seiko arratsaldez, Euskal Preso Politikoon Kolektiboa sakabanatuta eta bakartuta dagoen ziega bakoitzera iritsi zitzaigun gure kide Xabier Rey Urmeneta Antxo ren heriotzaren berria. Xabierren senideak eta lagunak datozkigu gogora lehenik, eta haiei adierazi nahi diegu gure doluminik sentituena, gure elkartasun osoa eta gure maitasuna.

Euskal preso politikoon aurka, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan dena eman dutenen eta ematen jarraitzen dutenen aurka azken 40 urtean urruntasuna eta joan deneko 30etan sakabanaketa ezarri digute, eta euskal presoon urrunketaren irudi den Puerto de Santa Maria kartzelan hil da Xabier. Duela hamar urte espetxeratu zutenetik erregimen itxian edo lehen graduan sailkatuta, tratamendu krudelenean eduki dute. Erregimen hau ustez salbuespenekoa eta aldi baterakoa izan arren, modu iraunkor eta sistematikoan ezartzen digute euskal presooi, eta espetxe politika anker horren adierazgarri gordinena da Xabierren heriotza. Gorrotozko eta gizabiderik gabeko espetxe politikaren ondorioa da, ase ezinezko amorru eta mendeku goseak gidatzen duen espetxe politikaren emaitza. Xabierren heriotzak arduradun zehatzak ditu: lehena eta nagusia urrunketa eta sakabanaketa politika ezarri zuen eta gaur oraindik mantentzen duen Estatu espainola; bigarrenik, bere garaian politika hau txalotu edo babestu zutenak; eta azkenik, espetxe politika hori desaktibatzeko euskal gizartearen gehiengoak adierazten duen urgentziari beharrezkoa den irmotasunez erantzuten ez diotenak.

Xabierren heriotzagatik gure samina adierazteko, EPPK-k adierazten du euskal presook espetxeetan hiru eguneko dolua egingo dugula. Hala, Xabierren heriotza politikoki salatzeko eta berarekiko errekonozimendua adierazteko Euskal Herrian, bere herrian, martxoaren 10erako antolatu den ekimen nagusian parte hartzera dei egiten diogu gizarteari. Ekimen horrekin batera hasita, hiru eguneko dolua eta salaketa ekimenak egingo ditugu presook. Espetxe eta modulu bakoitzak hautatu eta erabakiko du zer nolako ekimenak burutu (xingola beltzak ezartzea, propaganda ekimenak, salaketa gutunak bideratzea, bazka errefusak, barauak...).

Gure oroimen kolektibo eta pertsonalean jaso eta gordeko dugu Xabier, gurekin eramango dugu bidean azken kairaino, gaurko borrokatik biharko Euskal Herri askaturaino.

Agur eta ohore, Xabier! Batasuna, elkartasuna eta herriarenganako lotura! Jo eta ke, irabazi arte!

Euskal Herria bihotzean, 2018ko martxoan

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA! AMNISTIA! INDEPENDENTZIA!

Kanal honetan artxibatua: Euskal preso politikoak

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
Euskal preso politikoen egoeran aldaketak iradoki ditu Pedro Sanchezek

Presidente bezala eman du bere lehen elkarrizketan Euskal Herriko eta Kataluniako preso politikoen egoeraz hitz egin du Espainiako Telebista publikoan.


Presorik gabeko sanferminak aldarrikatzeko manifestaziora deitu dute

Bada garaia. presorik gabeko sanferminak leloa dauka uztailaren 4rako, 19:00etan, autobus geltoki zaharretik, Kalera Kalerak deituriko mobilizazioak; orain 40 urteko sanferminetan erabili zuten esaldi berbera da.


2018-06-17 | ARGIA
1.500 pertsona manifestatu da Baionan, Esnal, Haranburu eta Parot anaien alde

Egun bat gehiagorik ez lemari atxikiak, ehunka lagunek bat egin zuten Lapurdiko hiriburuko karriketan. Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor preso lapurtarren baldintzapeko askatasuna eskatu zioten Macronen gobernuari ozenki.


2018-06-14 | ARGIA
Asier Ezeiza preso hernaniarra Mont-de-Marsan espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak

Tarascon kartzelan izan da Asier Ezeiza azken urtea, bere sorterritik 750 kilometrora, eta orain Mont-de-Marsenera aldatu dute Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez.


Eusko Legebiltzarrak kartzela-politika aldatzeko eskatu du, PSEk ere babestuta

EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuta eta EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen zuzenketekin, espetxe politika aldatzeko eskatu du EAEko Legebiltzarrak.


2018-06-04
Espetxe politikaren aldaketa sustatzeko Orain Presoak ekimena aurkeztu dute

Orain Presoak ekimena aurkeztu dute espetxe politikaren aldaketa bultzatzeko hainbat pertsona ezagunek sinatutako idatziarekin. Manifestua zabaltzeaz gain urriaren 20rako mobilizazi bat iragarri dute Bilbon.


2018-05-29 | Euskal Irratiak
Bagoaz mugimenduak manifestazio handi bat deitzen du ekainaren 16an

Manifestazio bat antolatzen du Bagoaz mugimenduak ekainaren 16an, Frédéric Txistor Haranburu, Jakes Esnal eta Unai eta Jon Parot euskal preso politikoen askatasuna galdetzeko.


2018-05-22 | ARGIA
Futbol 7 Hendaian: preso eta iheslarien aldeko ekitaldia

Urtero legez, preso eta iheslari politikoak sostengatzeko, Futbol 7 Txapelketa eginen da Hendaian. 15. edizioa abian dago jada. Maiatzaren 26an izanen da, datorren larunbatean, Hendaiako Ondarraitz Errugbi zelaian.


Zuek zarete terroristak

Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude