EPPK-k hartutako erabakiaren inguruan

  • Alderdiek, kolektiboek edo espetxean nahiz “kanpoan” dauden militanteek hartutako jarrera politikoen aurrean dugun iritzia edozein dela ere, ideia, kokatze eta dinamika politikoei buruzko eztabaida, gure ustetan, gutxieneko irizpide batzuei loturik egon beharra dago.

Jon Iurrebaso Atutxa
2017ko uztailaren 10a

Dimentsio publikoari dagokionez, errepresioak baldintzatzen badu ere, hurrengo hauek dira, gure aburuz, eztabaida politiko orok izan beharko lituzkeen premisa eta betebeharretako batzuk: edozein mintzakideren aurrean iritzia emateko buruaren jabe izatea, ados ez gaudenekiko errespetua, kritika eta autokritika egiteko prest izatea, ikuspuntuak adierazteko mugarik ez jartzea, norberaren jarreraren kasuan nahiz hirugarrenei egiten zaizkien kritiken kasuan.

Esanak esan, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) gehiengoak hartutako erabakiaren inguruko aipamen bat edo beste egingo dugu modu laburrean bada ere, bada, Espainia eta Frantziako espetxe-politikari heltzeko banakako hautua egin dute, espetxe-onurak eskuratzeko edo, hala badagokio, kartzelatik  banaka ateratzeko.

Praktikan eta erabakiaren mamiari erreparatuz gero, ez dira Amnistiaren parametroak kontuan hartzen, bai zentzu taktikoan (errepresaliatu guztiak etxera itzultzea) bai zentzu estrategikoan (Euskal Herriaren eskubide nazionalak eta sozialak aitortzea). Ondorioz, errepresioaren noriak biraka segituko du gelditu gabe eta, lehenbiziz, ez diogu aurre egiten Euskal Herriarentzako independentziaren eta sozialismoaren, hau da, Amnistiaren aldeko borroka erabiliz.

Horrez gain, ez da soilik kartzelei dagokien kontu bat, izan ere, badela denbora, Sortu indarrezko legalitatean kokaturik dagoela, eta ETAk jarduna bertan behera utzi duela eta beraren armagabetzea gertatu egin dela. Estatuei aurre egiteko zirkulu politikoa itxi egin da. Hemendik aurrera Ezker Abertzale Ofizialak, eta bere mendean dagoen orok, espainiar eta frantses legalitatearen parametroen pean jardungo du soil-soilik.

Gure etsaien legeriari men egin eta heltzeko erabakiak iraganaren eta geroaren arteko mugarria ekartzeaz gain, etorkizuna baldintzatzen du nola edo hala, alegia, Euskal Herria sozialistaren alde borrokatzeagatik espetxeratuak izango diren euskal militante berrien etorkizunaz ari gara

Gure etsaien legeriari men egin eta heltzeko erabakiak iraganaren eta geroaren arteko mugarria ekartzeaz gain, etorkizuna baldintzatzen du nola edo hala, alegia, Euskal Herria sozialistaren alde borrokatzeagatik espetxeratuak izango diren euskal militante berrien etorkizunaz ari gara.

Halako erabakiak hautsi egin du EPPK kolektiboaren batasuna, eta hemendik aurrera norberaren lehentasuna modu indibidualean kartzelatik ateratzea izango da, baterako borroka-dinamikak edo borroka-dinamika kolektiboak galaraziz.

Era berean, halako erabakiak solidaritate eza itzela izan da barruan egoerarik kaskarrenean dauden Euskal Preso Politikoentzat. Jakin ondo dakigu Espainiako (Frantziako) Barne Ministerioak eta haren menpeko Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak errepresioaren edo kontzesioen erritmoa markako dutela, hau da, “zuri hauxe emango dizut eta zuretzat, ordea, hauxe kenduko”. Halako egoera ikusita, zer gerta daiteke?

Gure iritzirako, etsaiaren legalitatean oinarritzen den edozein estrategia politiko etsaiaren beraren menpe egongo da beti, inolako salbuespenik gabe. Baldin eta etorkizunean Euskal Herria sozialista ikusi nahi badugu, amnistia dugu horretarako aukera bakarra.

Dena eman behar dugu bide horretatik, kaletik, eta indar guztiak jarri behar ditugu amnistiaren aldeko borrokan. Horixe izan behar du gure elkargune eta, guztion gogoak batuta,  hortxetik abiatu behar dugu irtenbidearen bidean, baina borrokak bakarrik ekarriko digu behin betiko amaiera, nahiz eta, lortutakoa defenditzearren, biharamunean borrokari eutsi behar diogun.

 

Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso politiko ohia

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  EPPK

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-27 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Hitza hits

2018-05-27 | Mikel Zurbano
Lidergo globala

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Txinako produktuen inportazioei ipinitako mugak arrabotsa sortu du zergen inguruan. Zurrunbiloaren hasieran, Txinako aluminioaren eta altzairuaren inportazioei arantzelak igoko zizkiela iragarri zuen Donald Trumpek. Txinaren erantzuna AEBetako 128 ondasunen inportazioak zamapetzea izan zen. Ondoren, Washingtonek erabaki zuen Txinatik inportatutako ondasun ugarirentzat muga zergak handitzea. Lehia arriskutsua ireki da inondik ere.

Nolanahi, Txina bi arlotan... [+]


2018-05-27 | I˝aki Antiguedad
Perspektibaz, inoiz baino gehiago

Heldu da. Heldu behar zen momentua heldu. Luzea izan da azkeneko partea, dinamika askoren mugatzaile sekundarioa. Iraganean da, urtu da erakunde zena. Zer berok urtu duen nork bere kontakizuna, intereseko eztabaidagai dudarik ez, baina urtu. Jakin beharko da kudeatzen iragan hori, eta besteak, baina ezin hori orainaldiaren ardatz jarri.

Erakundeak ez direla zertan betirako izan seinale; politikoak ere ez. Helbide izan daitezke, unean unekoak, norabidean asmatu edo ez, baina inoiz ez helburu... [+]


Ardoa, minagre

Sarako Joanes Etxeberrik, gauzak modu ilunean eta era desegokian azaltzen ibiltzea irudikatzeko, honela idatzi zuen hamazortzigarren mendean: “Arnoa kridatzen dute, eta minagrea saltzen”. Hau da, ardoa aldarrikatu, eta, haren ordez, ozpina eman.

Segitzen du Etxeberrik bere irakurketarekin: “Sugearen propietatea dute (ardo-saltzaile horiek): sugeak xistuz dagoela ausikitzen du”. Hartara, txirulari txerrena, delako suge hori.

Exeberriren narrasti musikaria kiribildu... [+]


Hedabideen manipulazioa: adibide bat

Pasa den maiatzaren 9an Diario de Navarra egunkarian Iruñeko gaztetxeetako batek, Errotxapea auzokoak, orrialde oso bat hartu zuen: “Vómitos, ruidos y hurtos, el colmo vecinal por el gaztetxe”.

 Artikulua irakurtzen hasi eta auzokideak ez dira antolatu, ez da inolako prentsaurreko edo adierazpenik egon, ez istilurik. Berri hau argitaratzeko ez dago motibazio agerikorik. Kazetaria auzora hurbildu eta galdera batzuk egin ditu.       ... [+]


Hil ondorengo mamuak

ETAk, bere kabuz, hirurogei urteko ibilbideari amaiera eman dio eta oinordeko frankistek, edo gerra zikinak bultzatu zituztenek ez bezala, eragindako kalteei buruzko autokritika egin du. Alabaina, nago, ETAren mamua, Cid Campeador-ena bezala, zenbait esparrutan –gerra dialektikoaren zelaian, besteak beste– erabilia izango dela, etekina ateratzeko asmoz, hain zuzen ere.

Literaturan, esate baterako. Aspaldiko salaketa da Euskal Gatazkari buruz gutxi eta ahots apalez hitz egin... [+]


2018-05-25 | Hainbat egile*
Feministok gerrari planto!

Bortxaketa masiboak, giza trafikora eta salerosketara behartutako nesken areagotzea, ikusezintasuna, biktimizazioa, leku aldatze behartuak, indarkeria matxistaren areagotzea...


#M25KoloreBizia

Stop racial segregation oihukatu ahal dute Ipar Karolinako eskoletan, edo Brusela, Paris, London, Sofia, Madril, Girona, Basauri, Atarrabia, Arrasate, Baiona eta Gasteizkoetan. Gure hiriko kasuan guraso etorkinak dituzten umeen %83,1 sare publikoan ari da ikasten, bai eta, baliabide ekonomiko gutxiago duten familia gehienak ere. Badira gaur egun zenbait eskola umeen %100 familia etorkinen umeak dituztenak, eta beste hainbatek bide bera hartu dute. Gasteiz #Whitecapital ez da soilik neguko... [+]


Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka.


QuÚ pone en tu DNI

Afera dagoeneko ez da Espainiako Estatuaren “problema territoriala” konpondu nahi izatea arazoa bera ukatuz, askoz harago joan da Rivera, problema guztiak ukatuz, baina ez munduaren mundutasun globalean urtuz, baizik eta bandera nazionalarekin urkatuz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude