D ereduan ikasteagatik hamar ikasle truke-progama batetik kanpo utzi ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak, ikasleek proiektuan parte hartzeko baldintza guztiak betetzen dituzten arren.
UPNren gobernuak truke programan parte hartzeko ezarritako baldintzak ondorengoak dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan egotea, ikastetxean frantsesa ikastea eta gutxienez zazpiko nota izatea.
Hautatuak izan diren 46 ikasleen artean, ordea, ez dago D ereduan ikasten duen ikaslerik. Truke-programatik kanpo gelditu diren hamar gazteek zerrendako azken zazpi ikasleek baino nota hobeak badituzte ere.
Eunate, Larraintzar, Iturrama, Biurdana eta Alaitz ikastetxeetako hamar ikasleen familiek Hezkuntza Departamentuan adierazi dute ez daudela ados erabakiarekin, eta “ikasle guztien arteko berdintasun eskubidea” bermatzeko eskatu dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.