CiU

CiU "Estatu propioaz" mintzo da, eta PSC "erabakitzeko eskubideaz"

  • Kataluniako alderdi politikoak azaroaren 25eko hauteskundeetako programak aurkeztu dituzte asteburuan. Artur Mas presidentearen CiU koalizioak "Europari itsatsitako Estatu propioa" lortzea du helburu; eta PSCk nabarmendu du Kataluniak "erabakitzeko eskubidea" izan behar duela eta hori lortzeko Espainiako Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela.


2012ko urriaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Mas Kataluniako presidentea.

Artus Masen hitzetan, Estatu propioa "erabakitzeko eskubidearen eta demokrazia hutsaren ariketaren bitartez lortu beharko du Kataluniako herriak". "Eta jakin dezazuen, lortuko dugu" gehitu du.

Hain justu, herritarrek "erabakitzeko eskubidea" izan dezaten "beharrezko erreforma guztiak" bultzatuko dituztela adierazi du PSC alderdiak. Pere Navarro Kataluniako sozialisten idazkariak esan du PSCren eredu "federalista" hirugarren bidea dela, PPren "zentralismoaren" eta Artus Masen "profezia ausartegiaren" –independentziari erreferentzia eginez– aurrean.

Informazio gehiago:

CiUren Katalunia 2020 izeneko programa (pdf)

PSCren hauteskunde programa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CiU
2020-10-28 | ARGIA
Hainbat lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian, Puigdemonten jarduerak finantzatzen lagundu dutelakoan

Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du asteazken goiz honetan eta "funts publikoak independentismora desbideratzea" egotzita zortzi atxiloketa egin ditu. Bartzelonako lehen instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, Carles Puigdemontek Belgikan egindako... [+]


2017-12-20 | Andoni Mikelarena
Hauteskunde bezpera Katalunian
Kanpaina arraroa amaituta, beste plebiszitu baterako prest

Amaitu da kanpaina, ERCk Estremerako espetxean, Puigdemontek Bruselako kroma batean eta Ciudadanosek Bartzelonako Nou Barris auzoan. Orain itxarotea geratzen da.


2017-12-18 | Andoni Mikelarena
Puigdemont onartuko du soilik presidente ANCk

Kataluniako Biltzar Nazionalak, ohar batean adierazi du abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren Carles Puigdemont  onartuko duela soilik presidente gisa. Polemika sortu du adierazpenak.


CiU zatituko da?

Kataluniako politikan galdera bat da nagusi egunotan: independentzi prozesuak CiUren apurketa ekarriko du datozen egunetan?


2015-04-19 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]


Eguneraketa berriak daude