Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztu du

  • Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta asteazkenean aurkeztu dugu jendaurrean Bilboko Kafe Antzokian.


2017ko azaroaren 02an - 08:41

Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izan dituzte zuzenean . Diskoa aurkezteko eta hogei urte hauek hurbileko irratizale eta irratigileekin ospatzeko beta hartu nahi dugu gaurkoan, lagun arteko giroan, zuzeneko musikak eta zizka-mizka batzuek lagunduta.

Josu Zabalaren gidaritzapean, zenbait euskal musikarik osatutako bilduma bitxia dugu, berariaz egindako bertsio eta kolaborazio bereziak biltzen dituena:

  • Ama Euskal Herria (A. Duhalde eta Aire ahizpak)
  • Egun argian (Mikel Urdangarin eta Izaro)
  • Ez da posible (Ruper Ordorika, Rory McLeod)
  • Hondarretik Ondarroara (Zea Mays eta Cris Lizarraga)
  • Sutan nago (Txuma, Petti, Rafa Rueda)
  • Soluzioa (Hedoi Etxarte, Maisha MC)
  • E, lagun (PiLT, J.P. Lohian)
  • Gora gu eta gutarrak (Xabi Aburruzaga eta Bilbo Hiria irratiko lagunak)

Erroa argitaletxeak argitaratuko du CDa eta gaurko aurkezpenean, Bilbo Hiria irratian, Zenbat Gara elkartearen bulegoan salgai izango da, 10 euroko prezioan (dendetan 14 euroko salneurria izango du). Durangoko Azokan ere aurkeztu eta salgai jarriko du Erroa argitaletxeak.

Hogei urtez hiriko uhinak euskarazko kultura edukiekin hornitzen saiatu gara gure xumean, zor gatzaizkion euskaldunon komunitate txikiari ekarpen duina egiten. Diskoaz gain, aurten, beste ekimen batzuk jarri ditugu abian Bilbo Hiriaren 20 urteok ospatzeko: auzoz auzo ekimenean Bilboko hainbat auzotatik saio bereziak egin ditugu auzo horien berri emateko, eta irrati saio bereziak egin ditugu, gure saiogile eta kolaboratzaileekin maiatzean egin genuen saio berezia kasu.

Aurrerapen moduan hona hemen irratiko kideon artean abestutako Gora gu eta gutarrak abestia MP3 formatuan:

Bideo honetan irratiaren hastapenak oroitzen ditu Anje Duhaldek, Aire ahizpekin diskorako egindako grabaketa saioan:

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo Hiria Irratia
2020-04-05 | ARGIA
"Potto" saio birtuala
Etxetik etxera bertso saioa egin du Bilbo Hiria irratiak

Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.


Bilbo Hiria irratiak, aitortza aldarri

Aurreko milurteko bukaeran sortutako irratia da Bilbo Hiria, jada bere tokia ondo egina duena bilbotar euskaldunen belarrietan. Udaberrian, 22 urte bete dira uhineratu zenetik, eta datorren larunbatean ospatuko dute urtemuga. Zenbat Gara elkarteko parte den hedabideak borrokan... [+]


Bilbo Hiria irratiak lizentziarik gabe segituko du

Patxi López lehendakari zuen EAEko Gobernuak irrati-lizentziak esleitzeko lehiaketa abiatu ostean, bertan behera utzi zuen. Irregulartasun zantzuak ziren tarteko. Zazpi urte geroago, Iñigo Urkulluren Gobernuak gaiari heldu dio: hamazazpi lizentzia esleitu ditu... [+]


2016-02-25 | ARGIA
Hil da Mieltxo Monfort, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzailea

Otsailaren 25eko goizaldean hil da Mieltxo Monfort, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile eta Zenbat Gara elkarteko kidea. Monfortek harreman estua zuen ARGIArekin, azken urteetan astero-astero aldizkariko edukiei tartea irekitzen baitie Ibaizabal magazinaren bitartez. Doakie... [+]


Eguneraketa berriak daude