Berri Txarrak eta Delorean taldeak musika independentearen sarietarako hautatuak izan dira


2011ko otsailaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Berri Txarrak, Independent Music Awards sarietarako hautagai.

Berri Txarrak taldearen Folklore abestia Independent Music Awards sariketan Punk Kantarik Onena kategorian lehiatzeko hautatu dute. Mundu osoko galbahea pasa ostean, bost finalista besterik ez dira biltzen kategoria bakoitzeko. Epaimahaiaren erabakia martxoaren erdialdean jakingo da. Bien bitartean, Berri Txarrak-en aldeko botoa eman daiteke Internetez. Delorean taldearen Subiza diskoa berriz, Impala sarietako Urteko Diskorik Onena izateko izendatua izan da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berri Txarrak
2021-03-14
Marina Lameiro. Dardara irudietan harrapatzen du
"Musika dardara da eta bibrazio horrek beste dardara bat eragiten du jendearengan"

Film dokumentalak maite ditu egile iruindarrak. Bere lehen filmetan gazte askok bizi duten prekarietate amaigabeaz eta gentrifikazioaz mintzatu ondoren, orain musikak sorrarazten digun dardarizoaz ari zaigu Berri Txarrak eta bere zaleen inguruko Dardara dokumentalean.


Luzerako geratuko den orbaina

Lekunberriko gaztetxean lehen kontzertua ematetik, Nafarroa Arenan asteburuan 24.000 lagun inguru biltzera pasatu dira. Mende laurden igaro da tartean, hamar disko kaleratu eta kasik 1.100 kontzertu eman dituzte bitarte horretan. Milagarrena munduaren beste puntan gainera,... [+]


Berri Txarraken Beude birako azken konzertua
Orbain formako irribarrez

Irri bihurri batek aterarazi ditu eszenatokira. Ez show txundigarririk, ez bat-bateko irteerarik. Lasai atera dira Larragako La Laguna elkartea goraino bete duten jarraitzaileen aurrera, entsegu lokalean egongo balira bezala. Mikroak mugitu, kableak baztertu, parez pare begira... [+]


Berri Txarrakek kontzertu sorta berria iragarri du urrian

Euskal Herriko zenbait gaztetxe eta areto txikitan joko du Berri Txarrak taldeak urrian. Orain arte iragarri gabe zeuden kontzertu hauek taldeak agur esateko biraren parte dira.


Eguneraketa berriak daude