Baratzezaleek orain badute topagunea interneten

  • Landareei buruzko jakintza denon artean bildu eta denon eskueran jartzea du helburu Jakoba Errekondok ARGIArekin elkarlanean abiatutako webguneak. Besteak beste, erabiltzaileek landareak zaintzeko aholkuak eman ahalko dizkiete elkarri, baita hiztegia aberastu, eta Euskal Herriko azoken agendaren berri eman edo jaso ere.


2016ko irailaren 08an - 12:44

Landare zaintzari buruz edozeinentzako erabilgarria den webgunerik ez dago euskaraz. Landareei buruzko euskarazko bilduma zabalena osatu nahi du bizi-baratzea.eus webguneak, guztion artean: "Dena dakienik ez da. Denon artean dena dakigu" lemapean egiten dio baratzezaleari webguneak parte-hartzeko deia: "Dakizuna eman eta behar duzuna hartu: hitz bat, izen bat, ohitura bat, trikimailu bat, argazki bat... Eta behar duzuna topatzen ez baduzu eskatu, galdetu. Badakienen bat izango duzu, urrutira gabe, laguntzeko prest".

Eremu hauei buruzko jakingaiak aurkituko ditugu webgunean: Baratzea, fruituak, basoa, lorategia eta etxe barrukoak dira landuko diren eremuak. Hauen barrua aztertuko dira barazkiak, ongarriak, gaitzak eta izurriteak, fruitu arbolak, txertaketa, inausketa, egurra eta zure, egutegia, lan orokorrak...

Jakoba Errekondoren artikulu eta aholkuak

Errekondok 30 urteotan egin dituen ARGIAko artikuluak eta Euskadi Irratiko audioak eskura jarriko ditu webguneak. Baita "Bizi Baratzea" liburuaren edukiak ere. Errekondok egun ARGIA astekarian idazten duen artikuluaz gain, webgunerako propio osatuko du beste artikulu bat, astero.

Baratzezaleek aukera izango dute galderak egiteko, eta Errekondoren erantzuna ziurtatuta dute. Horrez gain, gainerako erabiltzaileek ere aukera izango dute bere jakintza partekatzeko.

Baratzerako erremintak: ilargiaren egutegia eta eguraldia

Ilargiaren eguneroko gorabeherak eta honi lotutako lan garrantzitsuenak zeintzuk diren azalduko dira. Eta herrika eguraldiaren asteroko iragarpena eskainiko da.

Euskal Herriko agenda

Euskal Herri osoko ikuspegiarekin elikatuko den baratzearen inguruko agenda bakarra izango da. Bertan emango da azoka, hitzaldi, jardunaldi, ikastaro... garrantzitsuenen informazioa. Erabiltzaile denek izango dute ekitaldien berri emateko aukera.

Hiztegi bizi eta aberatsa

Euskarak izugarrizko aberastasuna du landareen mundua azaltzeko. Honi buruz jasota dagoen jakintza bildu, osatu eta zabalduko du webguneak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi Baratzea
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Lapurdi eta Gipuzkoa arteko autobidearen blokeoa abiatu dute laborari asindikalek

A-8 autobideko ordainlekua 12:00etatik 16:00etara blokeatzeko helburua dute. Traktoreak iritsi dira Bidasoaren bi aldeetatik. Sindikatuen borrokari dagokionez, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzordu bat... [+]


Laborantza ereduaren auzia dugu laborarien ongiezaren oinarrian

Euskal Herria, Grezia, Herbehereak, Alemania, Espainiako eta Frantziako Estatuak, Italia... Europa mailakoa da laborarien azken aste hauetako protesta. Ongiezak eta kexuak akuilaturik, zabalduz doa mugimendua. Dela kostatu zaiona baino merkeago saldu beharra ekoizpena, dela... [+]


Eguneraketa berriak daude