Azpeitia Zutikek bigarren asanblada egin zuen uztailaren 7an

  • Ekintzak zehazten hasi dira eta Azkoitiko kidearen epaiketara joateko deia ere zabalduko dute.

Lehen asanblada. Argazkia: Uztarria. Lehen asanblada. Argazkia: Uztarria.

2016ko uztailaren 8an - 10:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Jende dexente" biltzen direla kontatu digu uztailaren 7ko asanbladan parte hartu zuen kide batek, "lehendik mugimenduetan gabiltzanak eta ez gabiltzanak". Orain arteko bi asanbladatan oinarria lantzen aritu dira, ea zer ideiak batzen dituen, zer egin eta nola antolatu...

Uztailaren 7ko asanbladan ekintza zehatzak proposatu ziren eta hauek lantzeari ekingo diote aurrerantzean.

Asanbladak ostegunero 19:00etan herriko plazan

Asteroko martxari heldu dio Azpeitia Zutikek. Herritar orok badaki, beraz, non eta noiz batu daitekeen.

Azkoitiko kidearen epaiketara joateko deia

Uztailearen 19an epaiketa azkarra egingo diote Azkoitian Gipuzkoako Batzar irekien aurrean egin zen elkarretaratzean atxilotu zuten kideari. Epaiketa honen aurrean elkarretaratzea egiteko deialdia zabalduko du Azpeitia Zutikek. Oraindik ez dakite zehatz non (Donostian edo Azkoitian) eta zer ordutan izango den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpeiti Zutik
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!