Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

ZinemaSailak


Jaialdiak

Krisiak krisi, zinema jaialdiek urteroko martxari eutsi diote (egunen bat kentzea gorabehera). Donostiako Zinemaldia, Zinegoak, Animac, Zinemastea, Kimuak, FANT, Donostiako Beldurrezko Astea, Zinebi, Lekeitioko Bilera... Zazpigarren arteari ez zaio erakusleihorik falta gurean, eta horietara joan den publiko kopurua aintzat hartuz, ez dirudi krisiak eraginik izan duenik. Horregatik, irizpideak ondo finkatzea ezinbestekoa da orain, euskal produkzioak eta oro har pantaila handirako egiten diren lan interesgarrienek lekua izan dezaten jaialdiotan.

Urtarrila

9

'Ander' filma Berlingo Zinema Jaialdian proiektatu zuten


15

FIPA festibala Miarritzen egin zen urtarrilaren 20tik 25era


23

'Ander' filmak ireki zuen Zinegoak jaialdia


23

FIPA jaialdiko hainbat film proiektatu zituzten Tabakaleran


26

Nicole Weegmann-ek irabazi zuen urrezko FIPA


Otsaila

3

GALek hil zuen Mikel Goikoetxea "Txapela"-ri buruzko dokumentala filmatu zuen haren alabak


6

Film laburren hirugarren lehiaketa egin zuten Amurrion


6

Iruñeko Ikuspuntu jaialdian Benning zuzendariari omenaldia egin zioten


9

Film islandiar batek jaso zuen Zinegoak jaialdiko fikziozko film luzerik onenaren saria


16

'Ander' filma saritu zuten Berlinalen


23

'Alicia en el País' filma saritu zuen Punto de Vista jaialdiak


23

Zortzi Oscar irabazi zituen 'Slumdog millionaire' filmak


Martxoa

2

'Tiro bat buruan' filmak irabazi zuen Espainiako filmik onenaren Fotogramas saria


2

Lourdes Bañuelos eta Osbert Parkerren lana saritu zuen Zinemasteak


4

Topaguneak nazioartean proiektatu zituen film laburrak


5

Kataluniako Zinemaren Legeak zehaztu zuen estreinaldien erdiak katalanera itzuliko zirela


6

Espainiako Zinema Banatzaileen Federazioak Kataluniako Zinemaren Legea kritikatu zuen


9

Jon Garañoren 'On the Line' filmak saria jaso zuen Palentzian


13

140tik gora animaziozko film lehiatu ziren Animabasaurin


18

Richard Brooks eta zinema frantsesa Zinemaldiko atzera begira ataletan izango zirela iragarri zuten


23

'Munduaren bira, doan!' filma estreinatu zuten Elordik eta Urmenetak


25

34 film proiektatu zituzten Huhezinema jaialdian


25

Helena Tabernaren 'La buena nueva'k Ikuslearen Saria irabazi zuen Nanteseko Jaialdian


30

'Die Drei Räuber' filmak irabazi zuen Animabasauriko sari nagusia


31

'Killer Kipula'-rentzat izan zen Huhezinemako lehen saria


Apirila

7

FIPAko presidente berria Olivier Mille izendatu zuten


7

LUPA Dokumentalen Mostra abiatu zen apirilaren 8an


15

Alastruey eta Amezkuaren filmak estreinatu zituzten


17

Giza Eskubideen VII. Zinemaldiak 21 film luze eta 13 labur eskaini zituen


20

'Querida Bamako' filma saritu zuten Kuban


22

Montxo Armendarizek Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen


27

'Checkpoint rock. Canciones desde Palestina' dokumentala filmatu zuten Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak


27

'Ander' eta '25 kilates' filmak saritu zituzten


28

"Animal Channel' filma saritu zuten Houston-en


29

Proiekzioak, kontzertuak eta mahai-inguruak izan ziren FANT jaialdian


30

Mundua eta Giza Eskubideen zinema zikloa egin zuten Iruñean


Maiatza

4

Giza Eskubideen Zinema Jaialdiko sariak eman zituzten


11

Danimarkako 'Terribly Happy' pelikulak irabazi zuen Fant jaialdia


11

Murrizketak iragarri zituzten Zinemaldian


15

Maiatzaren 22an estreinatu zen Aizpea Goenagaren 'Sukalde kontuak' filma


18

70 film labur eskaini zituen Begibistan jaialdiak


22

Pirritx eta Porrotxen 'Ilargiaren sekretua' katalanera bikoiztu zuten


Ekaina

3

AEBetako bigarren iraultza, gertatu aurretik kontatua


11

Anime Jaialdia eta Zinema eta Emakume Mostra egin zituzten Iruñean


17

Hego Euskal Herrian zinema bi eurotan ikusi ahal izan zen, ekainaren 21etik 23ra


19

Zarautzen "Itoiz" dokumentala eman zuten


25

Saturrarango emakumezkoen kartzelan gertaturikoa kontatzeko helburuz errodatzen hasi ziren 'Izarren argia' filma


Uztaila

2

"Zinea euskaraz" ekimena jarri zuten martxan, uztailaren 4an


2

Uruguaiko diktadura landu zuen Ana Diez zinema zuzendariak


14

Iragarri zuten Tarantinoren 'Inglorious Basterds' filmak zabalduko zuela Zinemaldiko 'Bitxiak' saila


17

'Tasio' filmaren 25. urteurrena bete zen


24

Kimuak programak zortzi film labur hautatu zituen


27

'Zorion perfektua' filma Zinemaldian estreinatu zuten


Abuztua

3

Euskal film laburrak saritu zituzten Elxen


4

Arkaitz Basterraren 'Life and Film' dokumentala Montrealen estreinatu zen


6

'Zinema ikusezina: filme sozialak' Bilbon irailean


11

Jon Garañoren lana garaile izan zen Vinarosko film laburren jaialdian


12

17 film, Zinemaldiko Kutxa-Zuzendari Berriak saria eskuratzeko lehian


17

Artium museoan zinemagile garrantzitsuenen filmak ikusgai


19

Donostiako Zinemaldiko 'Horizontes latinos' sailean 13 film lehiatu ziren


24

'Chloe' filmak eman zion hasiera Donostiako zinemaldiari


25

'Filme Sozialak' Zinema Ikusezina jaialdia egin zuten Bilbon


26

'Zinema Eraikitzen' atalean Latinoamerikako sei film lehiatu ziren


28

Fernando Avizanda nafarra Montrealgo zinema jaialdian lehiatu zen


28

Michael Haneke saritu zuten Donostiako Zinemaldian


Iraila

1

Animadeba Gortina Lehiaketa


1

Euskal Herriko lau filmek hartu zuten parte Zinemaldiko Made In Spain sailean


3

Zinemira: euskal zinema Donostiako Zinemaldian


7

Zinemaldiko epaimahaiburu Laurent Cantet izan zen


14

Ian McKelleni eman zioten Donostia Saria


15

Buñuelen "Un perro andaluz" filmari buruzko erakusketa zabaldu zuten Tabakaleran


17

'Vertige' filmak ireki zuen Beldurrezko Zinemaren Astea


24

Kubako Zinema omendu zuten Miarritzen


Urria

2

Iruñeko Zine Jaialdian 124 film eskaini zituzten


5

'Cinco días sin Nora' film mexikarra garaile Miarritzen


13

Film Egile Gazteen Jaialdia abiatu zen Donibane Lohizunen


16

Ikus-entzunezko topaketak


20

Josean Bengoetxea aktorea saritu zuen Donibane Lohitzuneko Zinemaldiak


23

Urriaren 31n abiatu zen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea


Azaroa

2

Jenny Benedicto amerikarrak irabazi zuen Sanferminetako Bideo Lehiaketa


3

Immigrazio eta Kulturartekotasun Zinemaren Astea abiatu zen Bilbon


5

Hamaika ekimen izan zen Pre-Zinebi programaren baitan


5

Emakumeak eginiko zinema Bilboko Capitol aretoetan


11

70. hamarkadako thriller-ak Nosferatu zikloan


17

Jeanne Moreau, emakumeak eta Afrika izan ziren Zinebiko protagonista


17

Donostiako zinemaldiaren aldean, Espainiako Estatuko zinemaldi nagusia Malagakoak izan behar duela esan zuen ICAAk


18

Azaroaren 24an hasi zen Lekeitioko Euskal Zine Bilera


30

Karlos Zurutuza ARGIAko kolaboratzailea eta Borja Portuondo Lekeition saritu zituzten


Abendua

1

Beste bi sari jaso zituen Helena Tabernaren 'La Buena Nueva' filmak


11

Hainbat euskal aktoreren ibilbideri buruzko liburua kaleratu zuen Euskadiko Filmategiak


14

Alberto Iglesias konpositore europar onena izendatu zuten.


15

'Nireak dira!' film-laburrak irabazi zuen Kameratoia'09


17

'Flysch, haitzen hitza' dokumentala estreinatu zuten Donostian


30

Ivan Zulueta hil zen


31

Gautier irabazle Irungo Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketan


© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan