"Film laburrek duten arazoa zabalkundea da. Jaialdietara aurkezten ez bazara, ezin dituzu ezagutzera eman. Zinema aretoek ez dituzte proiektatzen. Irtenbideak? Ez dakit, agian zinema aretoetan filmen aurretik edo ondoren jartzea". (Noticias de Gipuzkoa, 2009-01-02)
"Egia da lehen zuen nagusitasuna, mundua ezagutarazteko eta mundurako ateak irekitzeko ahalmena, galdu egin duela irudi zinematografikoak. Orain pantaila asko daude, eta dagoeneko laugarren pantaila bati buruz hitz egiten da: zineaz eta telebistaz gain, ordenagailuak ditugu, eta orain telefono mugikorrak. Irudi zinematografikoak utzi egin dio irudiaren erreferente izateari; mundu osoan astebururo milaka miloi ikusleren begirada erakartzeko zuen indarra galdu egin du". (Euskonews. 2009/01/23-30, 470. zenbakia)
"Bete ez ziren promesak oroitzen ditut. Film interesgarriak ziren [Segoviako ihesa, Tasio...] eta gainera, Euskal Herriko arazoez hitz egiten zuten. Bazirudien gauza mamitu egingo zela eta hemen zinema ona egitera helduko ginela. Baina salbuespen oso arraroetatik harago, ez da halakorik gertatu. Aitzitik, zinema txar samarra egiten da. Horregatik uste dut gerora inola ere bete ez diren promesak eta ametsak izan zirela". (Noticias de Gipuzkoa. 2009-07-21)
© 2009 ARGIA.com