Fiskalak ere artxibatzea eskatu zuen arren, azkenean ahozko auzira iritsi zen Egunkaria auzia. Protesta eta elkartasun ekitaldi ugari egin ziren urtearen bigarren seihilekoan. Argia aldizkariak bere 90. urteurrena ospatu zuen eta Geu Gasteizek behin-behineko itxiera iragarri zuen, baliabide ezak hala behartuta. Pertsonen eremuan Mikel Atxaga euskal prentsaren dekanoaren heriotza izan zen aipagarrienen artean.
Iñaki Bereziartua, 'Jakin' aldizkariaren sortzailea, hil zen.
Prentsa idatziaren historiari buruzko hitzaldia eskaini zuen Koldo Izagirrek
10. urteurrena ospatu zuen Gara-k
2009ko ARGIA Sariak banatu ziren
'Egunkaria auzia' ixteko eskatu zuten hainbat eragilek
Gerardo Luzuriaga Nafarroako Liburutegietako Zentsuraz (Gara eta Berria)
Auzitegi Nazionalak onartu zuen 'Egunkaria'ko auzi ekonomikoan prozedura akatsak egon zirela
Javier Ortiz kazetaria hil zen
'Deia' egunkaria 'Noticias de Bizkaia. Deia' izango zela iragarri zen
Ezusteko gogorra 'Hitza'-rentzat (Aitziber Pagaegi dirulaguntza murrizketei buruz)
'Komunikabide idatzien etorkizuna' hizpide Bilbon egin zen Informatikari Euskaldunen Bilkuran
Komunikabide idatzien etorkizuna aztertu zen Martin Ugalde Kultur Parkean
BertsoZiriMarra jaialdia egin zen Bilbon ARGIAren 90. urteurrenaren karietara
'Egunkaria'-ko auzi ekonomikoak aurrera egingo zuela iragarri zen
EKT-k antolatuta Hedabideak etorkizunean, biharko prentsa eta Internet jardunaldiak izan ziren
Fiskalak Egunkaria auzia betiko ixteko eskatu zuen
Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariak irabazi zuen Rikardo Arregi Kazetari Berria saria
Auzitegi Nazionalak iragarri zuen ez zuela 'Egunkaria auzia' itxiko
"Iruñerria Auzolan"aldizkaria jaio zen
'Egunkaria auziko' epaiketa azaroan egitea aurreikusi zuen Auzitegi Nazionalak
'Egunkaria auzia' artxibatzeko eskatu zuen Galeuscak
'Egunkaria'-ren aldeko plataforma sortu zuten Madrilen
ARGIAk Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ospatu zuen bere 90. urteurrena
'Geu' aldizkariak behin-behineko itxiera iragarri zuen
Egunkaria auzia hasi zen: auzipetuek akusazio guztiak ukatu zituzten
Bigarren eguna: Guardia zibilak epailearena egin zuenekoa
Egunkaria auzian auzipetutakoen aldeko manifestazioa egin zen Bilbon
Donostiako alkate Odon Elorzak absoluzioa eskatu zuen Egunkaria auziko auzipetuentzat
© 2009 ARGIA.com