Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Euskal Kulturaren Urtekaria

Sareko Argia
Itzuli Sareko Argiara
denda
urtekaria 2013

Urtekaria 2013

Salneurria:
18€

PrentsaSailak



“Gazteek argazki anitz nahi dute”

Janbattitt Dirassar, ‘Herria’ aldizkariko zuzendaria

Gazteek ez dute hainbeste irakurtzen, eta gazteek argazki anitz nahi dute. Begiak ase behar dituzte, argazkiez ere. Guk argazki parrasta bat ezartzen dugu, baina ez da aski jende horien biltzeko (...) Denbora batez erraten zen zinema gelarik ez zela izanen telebista jin zelakoan. Orain ikusten da telebista hor dela, baina zinema gela berriak ere muntatu direla... Pentsatzen dut paperak bere tokia izanen duela. (Berria, 09-03-23)

Euskarriak baino garrantzitsuagoak dira edukiak

Luis Aranbarri 'Amatiño', kazetaria

Zenbaitek esan ohi du ETB2k kalte handia egin diola euskarari oro har eta ETB1i bereziki. Beharbada, bai. Eta? Radio Euskadik mesede egiten al dio Euskadi Irratiari? Eta erdal eskolak ikastolen mesedetan ote? Auskalo euskal prentsa, literatura, liburugintza edo Interneta ez ote litzatekeen indartsuago izango aldi berean gaztelaniazkorik ez balego, baina... hori al da daukagun herria? (...) Nire ama zenak esan ohi zuen ez dagoela liburu txarrik. Segurutik orain esango luke ez dagoela euskarri txarrik. Dena den, euskarriak baino askoz ere garrantzitsuagoak dira edukiak. Euskarri berrietara egokitu beharra ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa, benetako balio erantsia edukietan baitago. Euskal prentsa eta gainerako euskarrien erronkak edukietan daude. Euskarriak lantzean behin baino ez dira egokitzen, osterantzean edukigintzak egunero saiatu beharra eskatzen du. 'Sprinter' gutxiago eta fondoko korrikalari gehiago behar genuke. (Euskonews, 09-07-12, 494. zenbakia)

‘Egunkaria’ auziaz

José Yoldi, El País-eko kazetaria

ETAk euskarazko egunkari bat kontrolatzeko interesa zuen, baina lortu zuela erakusten duen frogarik ez dago. (...) Terroristek ez zuten kontrolik eta ezin zuten zuzendaritza aukeratu. Kasua artxibatu egin zitekeen froga faltagatik, baina auzitegiak ahozko epaiketa ireki zuen eta orain ez dago atzera bueltarik. (...) Auzipetuen kalbarioa aldez-aurretiko zigorra da, izan ere, Carballo fiskalak galdetzen zuen bezala: ‘Egunkaria ez bada finantzazio tresna, ez bada terrorismotik datozen fondoak zuritzeko tresna, egunkari honek ez badu ETAren terrorismoa babesten, ez badu biolentzia legitimatzen, zertarako balio izan zion ETAri egunkari honen jardunak?’. Espiral gaiztoak jarraituko du, ala norbaitek zentzua berreskuratuko du eta denak, akusatuak eta justizia bera, galtzen ari direla konturatuko da? (El País, 09-09-14)

Zentsura Nafarroako liburutegietan

Gerardo Luzuriaga, liburuzaina

Lehen konbentzituta bageunden Nafarroako liburutegietan Gara eta Berria egunkariak ez erosteko erabakia erabat politikoa zela, zer esanik ez argudio ekonomikoa erabiltzea erabaki dutenean. Egunkari batek euro bat inguru balio du. Urte osoan asko jota 800 euro gastatuko dute aipatutako bi egunkariak erosita. Benetan, arrazoi ekonomiko hau penagarria iruditzen zaigu, batez ere 800 euro horiek 22.000 biztanle ingururen artean banatu behar direnean. Asma ditzatela aitzakia aproposagoak, edo isil daitezela. (Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia, 09-07-16)

Independentzia krisian

Jose Ignacio Armentia, EHUko kazetaritza irakaslea eta katedraduna

Zalantza daukat krisi ekonomikoa gainditzen bada ere prentsak bere krisialditik aterako den. Publizitate gehiago sartuko da, duda barik, baina berrindartuko da? Zalantza handiak dauzkat. Prentsak dio bere buruaz independentea dela, botere publikoarekiko behintzat, bakoitzak bere jabeak baititu. Balizko independentzia horrek ematen die aukera botere publikoak kritikatu eta kontrolatzeko. Laugarren boterea dela esan da beti, baina prentsaren bizi iraupena botere publikoen esku badago, independentzia galduko du (...) Zalantza da paperezko erredakzioa desagertzean, nahikoa izango ote den Interneteko publizitatea kalitatezko informazioa eskaini ahal izateko. (Berria, 09-03-30)

© 2009 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan